Arrasate

1 / 21 Hurrengoa
Aranguren, baikor, igandeko Binakako Txapelketako partida jokatzeko aukerekin ikusten da

Aranguren, baikor, igandeko Binakako Txapelketako partida jokatzeko aukerekin ikusten da

Aitor Arangurenen parte hartzea zalantzan dago Binakako Txapelketako 4. jardunaldiko partidarako. Atzelariak fisura du ezker eskuko hatz nagian; hala ere, ferula baten laguntzarekin jokatzeko prest egongo dela uste du. Jokatuz gero, Altunarekin ariko da Artola-Mariezkurrena II bikotearen kontra.

''Aurpegi Biluziak'' abestu du Aitor Bediak, 'Añube' taldeko abeslariak

''Aurpegi Biluziak'' abestu du Aitor Bediak, 'Añube' taldeko abeslariak

Aitor Bedia, Añube taldeko abeslaria, egon da Josebarekin sukaldean. Kozinatzen eta hitz egiten egon ostean, Aitorrek berarentzako berezia den abesti bat abestu du: Añuberen lehen diskoko (Añube) "Aurpegi Biluziak".

Argitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea

Argitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea

Oihana Iguaranek irabazi du Arrasateko finalaurrekoa eta zuzenean sartu da finalean. Aurrez, Beñat Gaztelumendik eta Alaia Martinek ere bazuten lortuta txartela. Puntuazioz, Ane Labaka, Nerea Elustondo, Eneritz Artetxe, Andoni Rekondo eta Aner Peritz 'Euzkitze'ere igaro dira finalera.

Arrasateko Udalaitz mendian min hartu duen mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz

Gailurrean zela erori eta min hartu du mendizaleak buruan eta hanka batean eta Debagoieneko Ospitalera eraman dute.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Agin Laburu Rezola, Andoni Rekondo Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi", Maider Arregi Markuleta eta Oihana Iguaran Barandiaran.
Ostiral honetan hasiko da 2025eko Binakako Txapelketa, Beasainen

Ostiral honetan hasiko da 2025eko Binakako Txapelketa, Beasainen

Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
Andoni Otxandiano, adikzioen zurrunbilotik atera eta beste batzuei laguntza ematen ari den arrasatearra

Andoni Otxandiano, adikzioen zurrunbilotik atera eta beste batzuei laguntza ematen ari den arrasatearra

Andoni Otxandiano arrasatearra Vietnamen bizi da gaur egun. Duela urte batzuk arazo handiak izan zituen droga eta alkoholarekin, baina zurrunbilo horretatik irtetea lortu du eta gaur egun beste batzueri laguntzen ari da.
Abogados Cristianos fundazio ultraeskuindarrak Udalatxeko gurutzea kendu izana salatu du Bergarako epaitegian

Abogados Cristianos fundazio ultraeskuindarrak Udalatxeko gurutzea kendu izana salatu du Bergarako epaitegian

Jarritako salaketan, egileak identifikatzea eskatu dute, "ondare historikoaren kontrako delitua" egon daitekeelakoan, "arrazoi erlijiosoengatiko diskriminazioaren astungarriarekin". Urriaren 12an desagertu zen gurutzea.
Arrasatearrak dotore jantzi dira Maritxu Kajoi ospatzeko

Arrasatearrak dotore jantzi dira Maritxu Kajoi ospatzeko

Maritxu Kajoi txikiteroen jaia da, 1977tik urtero urriko lehen ostiralean ospatzen dena. Ohitura da arropa dotorez janztea eta eskapulario bat zintzilik eramatea.

Ander Muruak arrasatearren beroa jaso du bere debutean

Ander Muruak arrasatearren beroa jaso du bere debutean

Ander Muruak porrotarekin egin du debuta igande honetan Bikuñarekin batera Arrasaten. 22-10 galdu dute Egiguren eta Aldaberen aurka. Hala ere, Muruak bere herrikideen berotasuna jaso du Uarkape frontoian.

Ander Murua pilotariak maila gorenean debuta egingo du igandean

Ander Murua pilotariak maila gorenean debuta egingo du igandean

Bikuñarekin bikotea osatuta, Egiguren eta Aldabe izango dituzte aurrean. 23 urte ditu Ander Murua arrasatearrak eta oso pozik agertu da debuta dela eta.

Ander Muruak Asperekin debutatuko du irailaren 8an

Ander Muruak Asperekin debutatuko du irailaren 8an

Arrasateko aurrelaria Tolosarekin batera arituko da, Egiguren V.aren eta Bikuñaren aurka, Caixabank Masterseko zazpigarren jardunaldiko partida hartuko duen jaialdiaren barruan.

Gizon bat atxilotu dute Arrasaten autobus batean emakume bati ukituak egiteagatik

Erasoa asteazkenean gertatu zen, 55 urteko gizona neskaren ondoan eseri eta ukitzen hasi zenean. Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur goizean, eta honek aske uzteko agindua eman du.
Mondragon Unibertsitateak berrikuntza eta ekintzailetza industrial jasangarriko Hirekin zentroa inauguratu du

Mondragon Unibertsitateak berrikuntza eta ekintzailetza industrial jasangarriko Hirekin zentroa inauguratu du

Zentroak Goi Eskola Politeknikoa du buru, eta ekintzailetza industrial eta teknologikoa, digitalizazioa eta ingurumen, ekintzailetza eta berrikuntzako jasangarritasuna izango ditu oinarrian.

Iñigo Ucinen ustez, beharrezko da talentua Euskadira erakartzeko plangintza egoki bat egitea

Iñigo Ucinen ustez, beharrezko da talentua Euskadira erakartzeko plangintza egoki bat egitea

Iñigo Ucin Mondragon Taldeko presidenteak ohartarazi duenez, "pertsonak falta dira" profil profesional desberdinak dituzten lanpostuetan, eta "hutsune handi bat egongo da beharko denaren eta egongo diren profesionalen artean".

Arrasate, punkaren epizentroa

Arrasate, punkaren epizentroa

Monterron parkeak Mondra & Roll jaialdiaren hirugarren edizioa hartuko du asteburuan, kartel zinez indartsuarekin: Cock Sparrer nekagaitzak, Sham 69, Madball boteretsuak, The Baboon Show arrakastatsuak, Bad Nerves freskoak…
Markel Zubizarretak Espainiako Federazioko Emakumezkoen Futboleko zuzendari kargua utziko du

Markel Zubizarretak Espainiako Federazioko Emakumezkoen Futboleko zuzendari kargua utziko du

Gipuzkoarrak jakinarazi du kargua uzteko erabakia hartu duela, klub baten eskaintza onartzeko. 2023ko azaroaren 23an ekin zion Espainiako Futbol Federazioko Emakumezkoen Futboleko zuzendari lanari.
Emakume bat hil da Arrasateko etxebizitza batean izandako sutean

Emakume bat hil da Arrasateko etxebizitza batean izandako sutean

Ezbeharra 18:30ak aldera gertatu da, Biteri etorbidean dagoen eraikin bateko lehen solairuan. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du sutea nola piztu den argitzeko.
San Joan gaua, Arrasatetik zuzenean, Goienarekin elkarlanean

San Joan gaua, Arrasatetik zuzenean, Goienarekin elkarlanean

Udako solstizioaren etorrera Azkoitian eta Muskizen nola ospatzen duten ere jasoko dute. TOKIKOM eta EITBren arteko elkarlanaren bitartez, Ilaski Serranok eta Txomin Madinak gidatuko duten saio berezia aldi berean izango da ikusgai ETB1en, eitb.eus-en eta Goienako hedabideetan.
Osakidetzako langileen lana balioan jarri nahi izan du Urkulluk bere azken ekitaldi ofizialean

Osakidetzako langileen lana balioan jarri nahi izan du Urkulluk bere azken ekitaldi ofizialean

Iñigo Urkulluk lehendakari gisa egin duen azken ekitaldia Arrasateko Debagoieneko Ospitaleko eraikin berriaren lehen harria jartzea izan da. Urkulluk eskerrak eman dizkie Osakidetzako eta Osasun Saileko langileei izandako konpromisoagatik eta egindako ahaleginagatik.

Gizon bat atxilotu dute Arrasaten, futbolean jokatu nahi zuten Kolonbiako 25 gazteri iruzur egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Arrasaten, futbolean jokatu nahi zuten Kolonbiako 25 gazteri iruzur egiteagatik

Gazteen esanetan, Euskal Herriko futbol taldeetan jokatzeko probak egiteko aukera hitzematen zietelako etortzen ziren.
Eli Maidagan eta Oihan Uribarren, Etxepe: ''Inolako intentziorik gabe hasi ginen abestiak sortzen''

Eli Maidagan eta Oihan Uribarren, Etxepe: ''Inolako intentziorik gabe hasi ginen abestiak sortzen''

Arrasaten jaiotako musika-kolektibo gaztea da Etxepe, eta Euskal Herri osoan dabiltzate taldekideek euren proposamenak aurkezten. Gozategi taldearen 'Alboka, rocka joka' abestiaren bertsioak hauspotu zituen, eta ordutik bazter guztietan ezagunak dira.

Gorosabelek iragarri du ez duela Alavesen jarraituko

Gorosabelek iragarri du ez duela Alavesen jarraituko

Andoni Gorosabelek klubarekin duen lotura ekainaren 30ean amaitzen da, eta datorren denboraldian beste talde baten jokatuko du. Bi aldeetako batek ere ez du jakinarazi Arrasatekoaren talde berria zein izango den; dena den, badirudi Athleticen ariko dela datorren sasoitik aurrera.

Bi orduz itxita egon da GI-627 errepidea, Arrasaten, bi zauritu eragin dituen istripu baten ondorioz

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, zaurietako bat Txagorritxura eraman dute, eta bestea Zumarragako ospitalera.
Glutenik gabeko platanozko irriken errezeta Arrasatetik

Glutenik gabeko platanozko irriken errezeta Arrasatetik

Arrasateko Irrika Gluten Free obradorean Ainara Abasolok glutenik gabeko platanozko irrikak egin dizkigu.

Bi pertsona artatu dituzte kea arnastuta Arrasateko etxebizitza batean izandako sute batean

Sutea 01:30ean piztu da. Etxebizitzan zeuden bi pertsona, horietako bat adinekoa, intoxikatu egin dira kea arnastuta, eta ospitalera eraman dituzte.
Ardanza, desberdinen arteko kohesioaren alde borrokatu zen lehendakaria

Ardanza, desberdinen arteko kohesioaren alde borrokatu zen lehendakaria

1941eko ekainaren 10ean jaio zen Jose Antonio Ardanza, Elorrion. Derioko Seminarioan ikasi zuen umetan, eta Durangoko Jesuiten Ikastetxean, gero. Arrasateko alkate eta Gipuzkoako ahaldun nagusi izan zen lehendakari izan aurretik.
Yaman Diamante Mjahed: Urte batzuk barru MMAn munduko txapeldun ikusten dut neure burua

Yaman Diamante Mjahed: "Urte batzuk barru MMAn munduko txapeldun ikusten dut neure burua"

21 urte izan arren aspalditik du oso argi zer gura duen: Diamante Mjahed arrasatearrak MMAn onena izan nahi du. Gorputz eta arima ari da helburua lortzeko. Munduko txapelketan lokailu gurutzatua hautsi eta urtebetera Espainiako oilar pisuko gerrikoa berreskuratu du Madrilen, 6.000 lagunen aurrean.
Debagoiena eta Donostia, beste urte batez EAEko eskualde eta hiriburu berritzaileenak

Debagoiena eta Donostia, beste urte batez EAEko eskualde eta hiriburu berritzaileenak

2022ari dagokion Berrikuntzaren Inkestaren arabera, Gipuzkoako eskualde horretan enpresen % 42,1ek dute berrikuntza egiten duten 10 langile edo gehiago. Hiriburuan % 37koa da ehuneko hori.
Mugi txartela jada erabili daiteke Bilboko Aireportura doazen Lurraldebuseko lineetan

Mugi txartela jada erabili daiteke Bilboko Aireportura doazen Lurraldebuseko lineetan

Donostiatik Bilboko aireportura Mugi txartel pertsonalizatuarekin bidaiatzen duen pertsona batek 3,35 euro ordainduko ditu, gaur egungo 17 euroen aldean.
Arrizabalaga eta Erasun, Binakako txapeldun

Arrizabalaga eta Erasun, Binakako txapeldun

22 eta 16 menderatu dituzte Etxegarai eta Gaminde, Arrasateko Uarkape pilotalekuan jokatutako finalean.
Trinitarios taldeko zortzi kide atxilotu dituzte Euskadin

Trinitarios taldeko zortzi kide atxilotu dituzte Euskadin

Atxiloketak Gasteizen eta Agurainen eta Arrasaten egin dituzte. Besteak beste, erakunde kriminaleko kide izatea, pertsonen aurka egitea, armak legez kanpo edukitzea, osasun publikoaren aurka egitea eta iruzur egitea egotzi zaie.

Arrasaten jokatuko duten Emakume Master Cupeko Binakako finala aurkeztu dute

Arrasaten jokatuko duten Emakume Master Cupeko Binakako finala aurkeztu dute

Emakume Master Cup Txapelketako Binakako finala jokatuko dute igandean, Arrasaten. Aurkezpena egin dute asteazken honetan.

Isaias Carrasco gogoratu du PSE-EEk

Isaias Carrasco gogoratu du PSE-EEk

Arrasaten egin duten omenaldian, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak eskerrak eman dizkio EH Bilduko alkateari bertan egoteagatik, eta bere koalizioak gizartearekin oraindik ere zor handi bat duela esan dio.

Aurrez aurrekotik onlinera: sarean eskaintzen diren zerbitzuen malgutasuna

Aurrez aurrekotik onlinera: sarean eskaintzen diren zerbitzuen malgutasuna

Gontzal Urionabarrenetxea entrenatzaile pertsonalak eta Ana Zendegi psikologoak aurrez aurreko saioak eskaintzen dituzte Gernikan eta Arrasaten, hurrenez hurren, baina euren eskaintza onlinera ere eraman dute, eta gazteen artean malgutasuna eskaintzen duen aukera arrakastatsu bat da.

Amama Begoña bisitatzera egunero joaten da Josu ''txanogorritxu punki-a''

Amama Begoña bisitatzera egunero joaten da Josu ''txanogorritxu punki-a''

Egunero egiten dio bisita Josuk 90 urteko amama Begoñari. Harreman estua dute biek. Josuk elizara laguntzen dio, eta Begoña dagoeneko ohitu da bilobaren orrazkera punki-ra eta ia gorputz osoa estaltzen dizkioten tatuajetara.

Karlos Ostolaza ''Jota y pasa'' apaizarekin egin du topo Pagadik Elorregiko elizan

Karlos Ostolaza ''Jota y pasa'' apaizarekin egin du topo Pagadik Elorregiko elizan

Elorregiko elizaren atarian topatu du Pagadik Karlos Ostolaza apaiza. Ruandan, "capital Kigalin", 11 urte egin zituen misiolari Karlosek, eta bertako hizkuntzan agurtu du Mikel. Zumaiarra sortzez, 34 urte daramatza Bergaran apaiz lanetan.

Elorregiko auzotarrek elkar ezagutu eta koadrila osatu dute Sanprubusa autobus-kafetegiari esker

Elorregiko auzotarrek elkar ezagutu eta koadrila osatu dute Sanprubusa autobus-kafetegiari esker

200 bat autobus igarotzen dira egunero Elorregi auzotik. Duela lau urte Jon Mujikak autobus-kafetegia sortzeko ideia izan zuen, eta harrera bikaina izan du. Are gehiago, auzoan sakabanatuta dauden baserrietako bizilagunek elkar ezagutu dute Sanprubusari esker eta koadrila osatu dute.

Behargin bat hil da Arrasaten, hiru metroko sakoneran, kutxatila baten barruan lanean ari zela

Behargin bat hil da Arrasaten, hiru metroko sakoneran, kutxatila baten barruan lanean ari zela

Lan-istripua 16:30ean gertatu da, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Langilea kutxatilaren barrutik atera dute. Atera ostean, osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Dagoeneko 16 pertsona hil dira aurten lan-istripuetan Hego Euskal Herrian.
Zuzenagoa, azkarragoa eta seguruagoa izango da Debagoiena eta Durangaldea arteko lotura, tunel bati esker

"Zuzenagoa, azkarragoa eta seguruagoa" izango da Debagoiena eta Durangaldea arteko lotura, tunel bati esker

Kanpazarren dauden bihurguneak saihestuko ditu bide berriak. Gutxi gorabehera 6 milioi euroko aurrekontua gorde dute horretarako, eta 42 hilabete igaroko dira lanak erabat bukatu arte.
1 / 21 Hurrengoa

  • Debagoiena eskualdea

    Debagoiena eskualdea

    Bergara, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza, Antzuola, Elgeta, Leintz-Gatzaga eta Oñati udalerrietako azken ordukoak