Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
DIBULGAZIOA
EITB.EUS
Bilboko Bizkaia Aretoak, martxoaren 17an, hainbat aditu bilduko ditu ikuspegi zientifikotik hezkuntza-sistema eztabaidatzeko.
Azken urteotan, asko eztabaidatu da egungo hezkuntza-sistema eta haren eraginkortasunari buruz. Alor horretako adituek diotenaren arabera, ikastetxeetan erabiltzen diren hezkuntza-teoriak eta -praktikak ez daude zientifikoki frogatuta. Are gehiago, eraginkorrak diren beste teoria batzuk baztertu egin dira, erabilgarritasuna zalantzan duten beste praktika batzuetan esfortzua eta baliabideak aplikatuz.
Egoera hori aztertzeko, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak “Hezkuntza-frogak” izeneko jardunaldia antolatu du, non hainbat adituk ikuspegi zientifiko batetik eztabaidatuko dituzten honekin lotutako gaiak. Ekitaldian parte hartuko dutenen artean daude, besteak beste; Beronika Azpillaga eta Luis Lizasoain, UPV/EHUko irakasle eta Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko kolaboratzaileak; Juan Cruz Ripoll, Hezkuntza doktorea; eta Marta Ferrero, Psikologia doktorea.
Zikloa Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko da, martxoaren 17an, goizeko 9:00 eta 13:00 bitartean. Ekitaldia streamingez jarraitu ahal izango da Kosmos atarian.
EGITARAUA
09:00 – 09:10: Sarrera
09:10 – 09:20: Aurkezpena
09:20 – 10:00: Beronika Azpillaga eta Luis Lizasoain: “Eskolaren eraginkortasuna Euskadiko ikastetxeetan”
10:00 – 10:30: Juan Cruz Ripoll: “Zientzia galdua: TDAH eta leer.es protokoloen kasu bitxiak”
0:30 – 11:00: Albert Reverter: “Mitotik errealitatera: Hemisferioak, burmuineko gimnasia eta ikasteko estiloak”
11:00 – 11:20: Atsedenaldia
11:20 – 11:50: Marta Ferrero: “Irakasleek hezkuntzari buruz dituzten ideia okerrak: prebalentzia, kausak eta konponbideak”
11:50 – 12:20: Gregorio Luri: “Eskola ebaluazio objektiboaren alde”
12:20 – 13:00: Mahai-ingurua
SARRERA
Jardunaldiko sarrera doakoa eta librea da baina leku kopuru mugatua dago, beraz izena eman behar da (izena, abizenak, eta lantokia jarriz) kzk.ehu@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz.
zu bat bidaliz.© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa