Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

15:30

Kosmos

Azaroak 10, Donostian

'Euskarabildua 2016', komunikazio emozionala gizartea mugiarazten

EiTB.EUS

Euskarabilduaren 5. edizioak, gizarte mugimenduen arrakastarako gako komunikatiboak aztertzea du helburu. Jardunadia azaroaren 10ean ospatuko da San Telmo museoan.

9:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Azaroaren 10ean ospatuko den Euskarabilduaren 5. edizioa honetan, Euskal Herriko mugimendu feminista, Kataluniako Diada edota Islandiako prozesua dira komunikazio ikusgegitik aztertuko diren egitasmoetako batzuk.

Aurtengo edizioa Donostiako San Telmo museoan ospatuko da, Iametza Interaktikoak, Argiak eta Ametzagaiña taldeek antolatuta eta gizartea mugiarazten duten jokabide komunikatiboak izango dira aztergai.

Jardunaldia, komunikazio gaiekin nolabaiteko zerikusia edota interesa dutenei zuzendua dago. Sarritan komunikazioaren inguruko jarduna marketin parametrotan mugitzen da eta kasu askotan kanpainek ez dute azken helburua betetzen. Adibidez, euskararen aldeko kanpaina bat entzutetsua bilakatzea, baina praktikan euskaren erabilera datuak ez hobetzea.

Informazioaz inguratuak bizi garen aro honetan, gero eta garrantzia handiagoa dauka mezuaren aukeraketak, emateko moduak, kanalak…baina jada ez dira hedabide handiak esklusiboki agenda markatzen dutenak edo filtro lana egiten dutenak. Hedabide handien komunikazioaz haratago, gizarte mugimenduen mezuak inoiz baino ozenago eta indartsuago hedatzen dira, emozioetara iritsiz, masa mugimendu handiak eraginez… Egun, kolektiboki bideratutako edozein ekintza ikusgarritasuna izateko zabalkundea behar duten euskarrien, mezuen, teknologien eta ereduen laborategi bilakatzen da.

Aurtengo Euskarabilduan, arrakastarako gako horiek zeintzuk diren hausnartu nahi dugu, bertako zein kanpoko ezagutza partekatuz. Teknologiak eta hizkuntzaren tratamendu egokiak ere berebiziko faktoreak dira, komunikazio eraginkorra burutu nahi bada.

Bertako eta atzerriko hizlariak

Euskal Herriko hizlarien artean izango dira  Iraitz Agirre eta Lander Arbelaitz (Argia aldizkarikoak), Kattalin Miner (Mugimendu Feministakoa), Peru Aranburu (Errigorra egitasmokoa), eta Aitziber Gurutzeaga (Egia Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimenekoa).

Atzerritik etorriakoak aldiz, Islandiatik,  Katrin Oddsdottir. Berak bertako Parlamentuak bultzatuta, hasitako konstituzio berri baten erredakzio parte hartzailearen prozesua nola burutu zen azalduko digu, instituzioen aldetik ere komunikazio prozesu irekiak gauzatu daitezkeela erakutsiz.

Kataluniatik, Galdric Peñarroja argazkilaria. Masa mugimendua bilakatu den Diadaren komunikazio lanketari buruz hitz egingo ditu.

Scheherezade Suria itzultzaileak berriz, gero eta gizarte globalago batean testuen erredakzioan kultur aniztasunak duen garrantzia azpimarratuko digu.

Kataluniako Compacto kooperatibako zuzendaria den Aritz Cirbiánek, gizarte aldaketarako ikus-entzunezko egitasmoen adibideak erakutsiko dizkigu.

Streaming-a eta graphic recording-a

Jardunaldia streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Kosmos webgunean eta graphic recording-a egingo da aretoan bertan, hormetan horretako jarriko diren mural batzuetan hitzaldien testigantza grafikoa zuzenean jasoz.

Beharrezkoa izena ematea

Jardunaldian parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute wwww.eurkarabildua.eus webgunearen bidez. Izena ematea guztiz doakoa da eta epea irekia dago jada.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Euskara

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka