Kosmos
Zientziateka
Guillermo Quindósek, UPV/EHUren Mikrobiologiako katedradunak, ebolaren inguruko hitzaldia eskaini du, AlhondigaBilbaon.
Bideoak (1)
Afrikako ebolaren epidemiak beldur handia ematen digu oso bortitza delako eta heriotza-tasa handia duelako. Badirudi nazioarteko komunitatea ez dela gai tratamendu zehatzik ez duen gaixotasunaren hedapena eteteko. Ebola, beste hainbat gaixotasun bezala, gure planetan dauden desoreken isla da. Haren hedapena eteteko, ezinbestekoa da ebola zer den, non bizi den hura eragiten duen birusa, nola transmititzen den, sintomak zein diren eta diagnosia egiteko zein proba egiten diren jakitea. Garrantzitsua da gaixotasunaren garrantzia testuinguru egokian kokatzea eta hura prebenitzeko erabil daitezkeen tratamendu eta txertoen arazo etikoak ulertzea.
Guillermo Quindósek, UPV/EHUren Mikrobiologiako katedradunak, "Beldurra ebolaren garaian" izeneko eztabaida eta mahai-ingurua eskaini du AlhondigaBilbaon urriaren 15ean.
Zientziateka hilean behin antolatzen dute EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa