Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

M28ko hauteskundeetara "etxeko lanak eginda" iritsiko dela esan du EH Bilduk

Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaiaren hitzetan, gutxieneko pentsioak igotzeko akordioarekin, "erakutsi dugu posible dela politika beste era batera egitea eta euskal herritarren gehiengoarentzat indar politiko erabilgarria eta eraginkorra izatea".

Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaia. Argazkia: EITB MEDIA
Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaia. Argazkia: EITB MEDIA
Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaia. Argazkia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

M28ko hauteskundeetara "etxeko lanak eginda eta euskal herritarrei emandako hitza betetzearen harrotasunarekin" iritsiko direla esan du EH Bilduk. Horrela mintzatu da Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaia Bizkaiko Batzar Nagusietarako zerrenden aurkezpen ekitaldian.

"Politikan egotearen arrazoiak ondo baino hobeto marrazten duen emaitza kontu batekin heltzen gara: euskal herritarren eskubideak eta interesak defendatzea eta herri gisa aurrera egitea esparru guztietan", esan du.

Casanovaren hitzetan, gutxieneko pentsioak igotzeko akordioarekin, "erakutsi dugu posible dela politika beste era batera egitea eta euskal herritarren gehiengoarentzat indar politiko erabilgarria eta eraginkorra izatea". "Hori erakusten ari gara gobernatzen dugun udaletan eta gure botoa erabakigarria den erakunde guztietan. Horregatik, gero eta gehiago gara EH Bildun. Horregatik, datozen udal eta foru hauteskundeen ondoren, gehiago izango gara", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak EH Bildu Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak