X-eleccionesmunicipalesforales-X -

M22ko hauteskundeak

Bilduk irabazi du Donostian PSEk baino zinegotzi bat gehiago lortuta

Botoen % 100 zenbatuta, koalizioak botoen % 24,87 jaso du, zortzi zinegotzi, eta PSE-Eek % 22,72. PPk eta EAJk seina zinegotzi dituzte eta gainerako alderdiek ez dute ordezkaririk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk irabazi ditu Donostiako udal-hauteskundeak zortzi zinegotzirekin, eta azken 20 urteetan alkate izan den Odon Elorzaren PSE-EEk baino zinegotzi bat gehiago izango du Udalean, botoen % 100 zenbatuta.

PP izan da hirugarren alderdi bozkatuena Gipuzkoako hiriburuan, eta lehen zuen zinegotzi kopuru berarekin, seirekin, geratuko da, EAJ bezalaxe.

Elorza alkategaiak, apirilaren 30ean hitz emandakoa betetzen badu, ez du Alkatetza lortzeko ahaleginik egingo, ez delako alderdi bozkatuena izan.

Bildu izan da boto gehien jaso dituena, 21.110, botoen % 24,29, eta 8 zinegotzi izango ditu.

PSE-EEri dagokionez, zazpi zinegotzi izango ditu Udalean botoen % 22,63 (19.666) jaso baititu. 2007an, ezker abertzalea legez kanpo utzi zutenean, baino 4 zinegotzi gutxiago izango ditu.

PPk eta EAJk seina zinegotzi lortu dituzte; lehenak 16.502 botorekin, bigarrenak 15.587rekin.

Gainera, Aralarrek hautesleriaren % 4,29ren babesa jaso du, EBk % 2,63, Hamaikabatek % 1,62, eta inork ez du lortu ordezkaririk Gipuzkoako hiriburuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea