X-eleccionesmunicipalesforales-X -
M-22ko hauteskundeak
PPk hauteskundeak irabazi ditu Arabako Batzar Nagusietan
PPk 16 batzarkide lortu ditu, EAJk 13, Bilduk 11, PSEk 8 eta EBk 2.
Erredakzioa
PPk garaipena errepikatu du Araban eta 16 batzarkide lortu ditu, eta baliteke EAJri Foru Aldundiko gidaritza kentzea.
EAJ izan da bigarren indarra 13 ordezkarirekin eta Bildu indar handiz sartu da 11 batzarkide lortuta. Gainera, PSE-EEren aurretik geratu da koalizio abertzalea, eta sozialistak laugarren geratu dira 9 batzarkiderekin, 2007an baino bost gutxiagorekin. Ezker Batuak emaitza onak lortu ditu Araban, batzarkide bat izatetik bira pasatu delako. Aralar, berriz, foru-gobernuan egon da gaur arte, eta orain desagertu egingo da Arabako Batzar Nagusietatik. 2007an PPk gutxigatik irabazi zuen, EAJri eta PSE-EEri 700 boto besterik ez baitzien atera. PP izan da hiru alderdi horien artean 39.000 bototik gora geratu den bakarra. Aurreko legegintzaldian, Xabier Agirren ahaldun nagusiaren alderdia hirugarren indarra izan bazen ere, EAren babesarekin kargua eskuratu zuen. Gaurko emaitzei esker, Javier de Andres PPren ahaldun nagusigaiak kargua lortzeko aukera handiak izango ditu, gainerako alderdi indartsuen artean itunik ez badute egiten.