X-eleccionesmunicipalesforales-X -

M-22ko hauteskundeak

PSEk eutsi Eibarren eta Irunen; Bildu, indartsu udalerri gehienetan

Sozialistek Errenteriako udala galdu dute Bilduren eskuetan. Eak, Alternatibak eta Independenteek osatutako koalizioak gehiengoak lortu ditu, Azpeitian, Zarautzen, Pasaian eta Tolosan, besteak beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk gehiengoa lortu du Eibarren bederatzi zinegotziekin. Atzetik Bildu, seirekin; EAJk lau lortu ditu eta PPk bi zinegotzi.

PSE/EEk gehiengoa lortu du Irunen, bederatzi zinegotzirekin. Atzetik EAJ, Bildu eta PP, bostekin bakoitza eta EB zinegotzi batekin.

Bildu koalizioak Errenteriako udala kendu dio PSE/EEri, zortzi zinegotzi lortuz eta sozialistak zazpi edilekin utziz. Jarraian EAJk hiru lortu ditu, PPk bi eta EBk bakarra.

Bilduk Tolosan zortzi zinegotzi lortu ditu. Atzetik EAJ, zazpirekin; eta PSE/EE eta Aralar zinegotzi banarekin.

Zarautzen Bilduk lortu du gehiengoa zortzi zinegotzirekin. Jarraian EAJ, seirekin; PSE-EEk hiru lortu ditu, Aralar/EBk bi eta PPk zinegotzi bakarra.

Elgoibarren EAJk eta Bilduk zazpi zinegotzi lortu dituzte. PSE-EE bi izan ditu, eta PPk bakarra.

Andoainen ere Bilduk irabazi du zazpi zinegotzi lortuz. PSE/EEk sei izan ditu; EAJk hiru eta PPk bakarra.

Zumarragan, %47ko zenbaketarekin, PSOEk zortzi zinegotzi lortu ditu; Bilduk bost, EAJk hiru eta PPk bakarra.

Azpeitian Bilduk gehiengoa lortu du hamaika zinegotziekin. Atzetik EAJk bostekin eta Hamaikabateko zinegotzia.

EAJk, zazpi zinegotzi lortu ditu Hondarribian. Jarraian Bildu bostekin, PSE/EEk bi; eta Hamaikabat, PP eta Aralar bana.

Bilduk gehiengoa lortu du Zumaian sei zinegotziekin. Jarraian EAJk bost lortu ditu, eta PSE/EEk eta Aralarrek bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea