X-eleccionesmunicipalesforales-X -
M-22ko bitxikeriak
PSOEko ikuskatzaile bat atxilotu dute Cadizen PDA bat lapurtzeagatik
Hauteskunde eguna dozenaka bitxikeria uzten ari da gure geografian barrena, hemen horietako batzuk aipatu ditugu.
Erredakzioa
PSOEko ikuskatzaile bat atxilotu dute Cadizen, Linea de la Concepcionen, hauteslekuan zegoen Polizia Nazionalaren PDA bat lapurtzeagatik.
Gertaera goizeko hamarrak aldera izan da. Agenteak kargatzen ari zen PDAtako bat falta zela ohartu dira eta momentu horretan hauteslekuan zeudenen artean bila hasi dira. Azkenean, PSOEko ikuskatzaile gazte bat "miatu" dute eta falta zen PDA aurkitu diote. Lapurreta egotzita atxilotu egin dute.
Itsuek bozkatzeko moduaNafarroako itsuek Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan modu autonomoan eta konfidentzialean botoa emateko aukera izan dute Foru gobernuak eta ONCEk aurrera eraman duten "errazteko pakete" baten bitartez.
"Paketea" gutun-azal bat da eta bertan tintaz eta braille hizkuntzan "Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeak" irakur daiteke (sistema honek oraindik ez baitu udal hauteskundeetarako balio). Barruan sepia koloreko orri bat dago argibideak eta hautagai guztien izenak jasoz; hori guztia ere braille hizkuntzan.
Gor-mutu bat presidenteEspainian lehenengo aldiz gizon gor-mutu bat hauteskunde mahaiko presidentea izan da gaur, itzultzaile baten laguntzaz.
Jose Fernando Santamaria Burgos hiriburuko mahai bateko presidentea da eta bere lana "normaltasun osoz" egiten ari dela azaldu du, laguntzen ari zaion itzultzaileak esan duenez.
"Benetako demokrazia"ren aldeko kamiseta
Alacanteko San Vicente del Raspeig herriko hauteslekuko presidentea, berriz, "benetako demokrazia orain" dioen kamiseta batekin joan da "bere lanera".
Alakanteko Gobernuko ordezkariek esan dutenez, emakume hori presidente lana normaltasunez ari da egiten "inork ez delako kexatu edo ez dutelako inpugnaziorik jarri".
Bestalde, Mutxamel herrian PPko hainbat ikuskatzaile kamiseta aldatzera behartu dituzte popularren logotipoa zeramatelako.
Beste bitxikeria batzuk
Hauteskunde egunean beste zenbait bitxikeria izan dira: hautesleku bateko arduradunak giltzak etxean ahaztu ditu eta haien bila bueltatu behar izan du. Pertsona bat ere atxilotu egin dute alkoholaren eraginpean egoteagatik.
Gainera, hiru pertsonak erorketak izan dituzte Bilboko Felix Serrano hauteslekuan, lurzorua irristakor zegoelako euriaren eraginez.