X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Hauteskunde-kanpaina
Bilduk lan egingo du euskara Euskal Herri osoan ofizial izan dadin
Koalizioak euskarak hizkuntza gutxitua izaten uztearen alde egin du, eta haren erabilera esparru politikoan eta sozialean eta lanean indartzeko dei egin du.
Erredakzioa
Bilduk adierazi du "ezinbestekoa" dela euskara "Euskal Herri osoan" ofizial izatea, eta horrenbestez, hizkuntza politika berria sustatzearen eta hizkuntza normalizatzeko prozesua abiatzearen alde egin du.
Iñaki Agirrezabalaga eta Ander Rodriguez Bilduren Gipuzkoako bozeramailea Oiartzunen izan dira asteazken goizean, herri horretako zerrendako kideekin batera. Bertan, goratu egin dute UEMAk egindako lana.
Agirrezabalagak UEMAren baldintzak betetzeko eskatu die Gipuzkoako udalei, euskara suspertzeko eta normalizatzeko helburuz.
Bere esanetan, "oztopo guztien gainetik", UEMAk "ekarpen handia" egin du euskal hizkuntzaren normalizazioan eta erabileran.
Horrenbestez, euskarak hizkuntza gutxitua izaten uztearen alde egin du, eta haren erabilera esparru politikoan eta sozialean eta lanean&' || 'nbsp; indartzeko dei egin du.