X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

EBk 'Benetako demokrazia orain'en aldarrikapenen % 80 biltzen ditu

Azken egunetan kalean mobilizatzen ari diren gazteei bere babesa helarazi die Julia Madrazok eta "errebolta" horrek ezkerrari botoa ematen amaitu behar duela uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julia Madrazo (EB) Bizkaiko ahaldun nagusigaiak ezin hobeto ulertzen du ''Benetako demokrazia orain'' taldearen "haserrea" eta "errebolta" horrek ezkerrean ordezkaritza duela azpimarratu du. Madrazoren iritzian, alderdi politikoek ezin dute beste aldera begiratu eta errealitatea ukatu, "lehenago edo beranduago ezinbestekoa izango baita aldarrikapen horiek aintzat hartzea".

''Benetako demokrazia orain'' taldeak egindako aldarrikapenen % 80 Ezker Batuaren programan bilduta daudela nabarmendu nahi izan du Madrazok. "Ezinegon bera konpartitzen dugu; izan ere, gu ere bat gatoz demokrazia narriatuta dagoela esaterakoan, askatasunik ez dagoela eta lan eta gizarte eskubideak murriztuta daudela salatzerakoan".

Basaurin egindako ekitaldi politiko batean, Madrazok esan du agerikoa dela gizartea haserre egoteko arrazoiak egon badaudela, "demokrazia honetan banketxeei eta patronalari bakarrik entzuten zaielako eta herritarrei bizkarra ematen zaielako". "Ezker Batuak uste du normala dela gazteek iraultza baketsurako deia egitea, besteak beste, lanposturako eta etxebizitzarako eskubideak urratuta dituztelako", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea