X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Aralarrek Bildurekin bilatuko ditu itunak, PSE-PP gobernuak ekiditeko

EAJk izan ditzakeen asmoen harira, Jon Abrilek uste du jeltzaleen helburu nagusia ere PSEk eta PPk Jaurlaritzan duten hitzarmena udaletara eramatea saihestea izango dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Abrilek gaur adierazi duenez, Aralar prest dago igande honetako hauteskundeen ostean Bildurekin eta beste alderdi batzuekin akordioetara heltzeko, "PSEk eta PPk udaletxeetan eta diputazioetan agintzea ekiditeko". Mikel Basabe legebiltzarkidearekin eta Iñaki Aldekoa Arabako Batzar Nagusietarako hautagaiarekin batera Gasteizen egindako ekitaldi politiko batean egin du iragarpen hori Jon Abrilek. Udal eta foru hauteskundeetan Aralarrek izango dituen emaitzak direla eta, Abril "baikor" agertu da, baina udal hauteskundeak "zailak" izan ohi direla onartu du. Hala ere, hautagaitzak inoiz baino herri gehiagotan aurkeztu dituztela eta Aralarren proiektu politikoa sendotzeko "aukera handiak" dituztela nabarmendu du. Hauteskunde osteko itunen inguruan galdetuta, Aralarren asmo nagusia PSEk eta PPk Eusko Jaurlaritzan duten hitzarmena eta estrategia udaletara eta diputazioetara eramatea ekiditea izango dela esan du. "Madrilen diseinatutako estrategiari aurre egingo diogu eta bide horretan alderdi ezberdinekin programak negoziatzeko prest gaude", erantsi du. EAJ Alderdi Sozialistarekin edo PPrekin akordioetara heltzeko gain izango ote den galdetuta, Abrilek adierazi du, bere iritzian, jeltzaleen helburu nagusia ere PSEk eta PPk Jaurlaritzan duten ituna udaletara eramatea saihestea izango dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea