X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Basagoiti: 'PPk boto asko baditu, Zapatero lehenago joango da etxera'

Euskadiko PPko presidenteak nabarmendu du igandeko hauteskundeak "erabakigarriak" direla "gauzak zuzentzen" hasteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak adierazi du igandeko hauteskundeetan bere alderdiak "boto asko" jasotzen baditu, eta EAJ ez bada "indartzen", Zapaterok "lehenago" joan beharko duela "etxera".

Basagoiti Getxon izan da astearte goizean, Esther Martinez Bizkaiko ahaldun nagusigaiarekin eta Marisa Arrue alkategaiarekin. Marisa Arrueren ahizpa, Maria Rosario, PPren Gorlizko alkategaia, hil egin da bart, 75 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz.

Euskadiko PPko presidenteak esan du EAJ Zapaterori geratzen zaion "babes" bakarra dela, eta hortaz, hauteskundeetan PP indartu egiten bada, EAJk Zapatero babesteari utzi beharko diola. "Orduan, hauteskundeak izango dira eta susperraldi ekonomikoaren bidean sartu ahalko gara", gaineratu du.

Bere esanetan, igandeko hauteskundeak "erabakigarriak" dira "gauzak zuzentzeko", PPren alde bozkatzea "enpleguaren eta ekonomiaren alde" bozkatzea baita.

Basagoitik esan du "bi eredu" daudela: lehengoa, EAJrena, "agortuta" dagoena, eta bigarrena, PPrena, "oparotasunaren, ekonomiaren eta enpleguaren alde egiten duena".

EAJk Zapaterori emandako babesari dagokionez, buruzagi ''popularrak'' ohartarazi du Urkullu "zergen igoera, pentsioen jaitsiera, lan erreforma falta eta langabezia" babesten ari dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea