X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Azkuna: 'Nirearen antzeko eredua daukanarekin sinatuko dut akordioa'

Iñaki Azkunak argitu du "inoiz" ez duela esan "Bildurekin ituna" egingo duela. "Nik esan dudana da guztiekin hitz egingo dudala, baina hitzarmena nirearen antzeko eredua daukanarekin sinatuko dudala".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Azkuna (EAJ) Bilboko alkategaiak adierazi duenez, hauteskundeen ostean Bilbok gobernu "sendoa" izatea izango da bere helburu nagusia eta, ondorioz, berearen antzeko eredua proposatzen duen alderdiarekin hitzarmena sinatzeko prest agertu da.

"Nik ez dut esan Bildurekin ituna egingo dudala; hori dioena gezurretan ari da. Nik esan dudana da guztiekin hitz egingo dudala, baina akordioa nirearen antzeko eredua daukan alderdiarekin sinatuko dudala", argitu du.

Garai gogorrak datozela eta, Azkunarentzat ezinbestekoa da "gehiengoen arteko akordioa lortzea, betiere programari dagokionez adostasun batera helduta".

Bilboko alkategaiak uste du Bildurekin hitz egin behar dela, beste indar politiko bat delako eta "esfortzu demokratikoa egin delako demokraziarekin bat egin dezaten eta behar dugun hiriaren ereduari buruz gurekin eztabaida politikoak izan ditzaten", azaldu du.

Hala eta guztiz ere, "Euskadiren eredua errepublika, monarkia edo independentzia izan behar den ez dute hitzartuko; Bilbori buruzko gauzen inguruan egingo ditut akordioak, baina beti nire gizarte-ereduaren baitan", nabarmendu du. "AHT eta Supersur azpiegiturak beharrezkoak ez direla eta Erriberako Merkatuaren berritze-lanak amaitu behar ez direla esaten badidate, gutxiengoa gobernatuko dut eta kito", zehaztu du.

Amaitzeko, bere balizko asmoen inguruak zurrumurruak isilarazi nahi izan ditu. "Hauteskundeak irabaziz gero, beste lau urtez arituko naiz Bilbo eraldatzeko lanean; nire agintaldia azkeneraino eramango dut, hori baita nire alderdiarekin daukadan konpromisoa", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea