X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Aralar: 'Gipuzkoa azken postuetan dago energia berriztagarrien arloan'

Rebeka Uberak salatu du energia berriztagarrien kontsumoa ez dela heltzen "% 5era" lurralde horretan, eta, ondorioz, Europar Batasunak 2010erako proposatutako % 12tik "urrun" dagoela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rebeka Ubera Aralarren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak salatu du energia berriztagarrien kontsumoa ez dela heltzen "% 5era" lurralde horretan, eta, ondorioz, Europar Batasunak 2010erako proposatutako % 12tik "urrun" dagoela. Gainera, 2020 urterako, EBk proposatutako portzentajea % 20koa da.

Uberak Pasaiako zentral termikoaren aurrean egindako ekitaldi batean hartu du parte.

Bere iritziz, datuek erakusten dute Gipuzkoa "azken postuetan" dagoela "energia berriztagarrien garapenean", Aralarrek agiri batean jakinarazi duenez.

Hori horrela, Uberak iragarri du plan bat aurkeztuko dutela Europak proposatutako baldintzak betetzeko eta "subiranotasun energetikoaren bidean" aurrera egiteko.

Foru Aldundiaren eredu energetikoa aldatzearen alde agertu da, ez baita "egokia" lurraldearentzat.

Dani Maeztu legebiltzarkidea ere ekitaldian izan da, ahaldun nagusigaiari babesa erakusteko. Legebiltzarkideak Aralarren alde bozkatzeko dei egin die ingurumena hurrengo belaunaldiei pasatu behar zaien ondarea dela usten dutenei.

Bestalde, Ainhoa Beola Donostiako alkategaiak ekitaldia egin du Gipuzkoako hiriburuan, eta bertan, hiria giza eskubide guztietan "erreferente" izan behar dela azpimarratu du.

Beolak gogorarazi duenez, Aralarren proposamen baten ondorioz, Donostia "indarkeria guztien biktimak" omendu zituen lehen hirietakoa izan da. Indarkeria horien artean, "matxista, xenofoboa, homofoboa eta erlijiosoa" aipatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea