X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Hauteskunde kanpaina
EB: 'PSEk, PPk eta EAJk hiruki kontserbadorea osatzen dute'
Julia Madrazok ohartarazi du hiru alderdiek politika ekonomiko berdina dutela eta murrizketak adostuko dituztela berriz.
Erredakzioa
Julia Madrazo Ezker Batuaren (EB) Bizkaiko ahaldun nagusigaiak ohartarazi du PSE-EEk, PPk eta EAJk "akordioa" lortuko dutela "berriz" murrizketa gehiago ezartzeko.
Hori horrela, arlo sozioekonomikoan duten programa aurkezteko eskatu die, herritarrek jakin dezaten "nortzuek defendatuko dituzten euren eskubideak eta nortzuek jarraituko duten langabezia sortzen eta enpresen mozkinak handitzen".
EBk ohar batean informatu duenez, Madrazo Santurtzin (Bizkaia) izan da, Raquel Modubar hautagaiarekin batera.
Madrazoren esanetan, PSE-EEk, PPk eta EAJk "politika ekonomiko berdina" defendatzen dute, eta "hiruki kontserbadorea" osatzen dute. Halaber, hiru alderdi horiek "kaleratzea merkatu" egingo dutela eta politika sozialean murrizketak egingo dituztela ohartarazi du.
EBren hautagaiak aurrez ikusi du aipatu alderdiek koordainketa "inposatuko" dutela osasun sisteman, BEZ zerga igoko dutela eta oinarrizko zerbitzuak (argindarra, ura eta gasa aipatu ditu) garestituko dituztela, "bankarien kontu-korronteak loditzen jarraitzen duten bitartean".
Bere aldetik, Modubarrek iragarri du bere alderdiak etxebizitza hutsen errolda egitea eskatuko diela udalei, guztiak alokairuan jarri ahal izateko.
Halaber, Bizkaiko Aldundiari beste eskakizun bat egingo diote: urtebete baino gehiago hutsik dauden etxebizitzei ondasun higiezinen zerga % 150 igotzea.