X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde kanpaina

Alderdien arteko 'itun itxiak' desagerraraztea proposatu du Urkulluk

EAJko presidenteak "alderdien arteko kolaborazio eta irekiera aro berria" zabaltzea proposatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak "itun itxiak" desagerraraztea eta "alderdien arteko kolaborazio eta irekiera aro berria" zabaltzea proposatu du.

Urkullu Gasteizen izan da larunbat arratsaldean, Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusigaiarekin eta Gorka Urtaran Gasteizko alkategaiarekin.

Bere hitzaldian, EAJko presidenteak adierazi du maiatzaren 23tik "egonkortasun instituzionala eta politikoa" egon behar dela "krisitik lehenbailehen ateratzeko, autogobernua indartzeko eta herrialde bezala hazteko".

Horren ildotik, EAJk "herrialde honek funtzionatzeko behar duen egonkortasun eredua" eskaintzen duela gaineratu du.

"ETAk konpromisoa dauka terrorismoaren tunel saminaren itxiera ekarriko lukeen esparru berriarekin. ETA gabe, bakean. ETA gabe, normalizazio politikoa eta bizikidetza. ETA gabe, geldiezinak izango gara", gaineratu du.

Bere aldetik, Xabier Agirrek ohartarazi du lurraldean "PP-PSE itunaren mehatxua" dagoela, "programarik gabeko ituna" baita: "Itun-faktura da, PPk sozialistei kobratu nahi diena Lopezi lehendakari izateko emandako babesa dela eta, garai berrientzat balio ez duen ituna da".

Gorka Urtaranek "akordio politikoa, gertutasuna, besteei entzutea eta parte-hartzea" oinarri dituen "kultura politikoa"ren alde egin du, eta azken 12 urteetan Gasteizko Udala "noraezean" izan dela salatu du, "PPren eta PSEren gobernuetan ez baita hiri proiekturik izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea