X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Hauteskunde-kanpaina
'PSE-PP fronteari aurre egiteko boto eraginkorra ordezkatzen dugu'
Hala adieraz du Aintzane Ezenarrok Gasteizen egindako ekitaldian. "Behin betiko bakerako bermea gara, beti egin baitugu politikaren aldeko apustua", erantsi du.
Erredakzioa
Aintzane Ezenarrok esan duenez, Euskal Herrian bakean behin betiko lortzeko "bermea da Aralar" eta baketzeari dagokionez sinesgarritasuna badutela azpimarratu du; izan ere, "egoera edozein dela ere inoiz ez dugu indarkeria justifikatuko".
Aralarrek Gasteizen egin du ekitaldi politikoa goizean, eta Aintzane Ezenarrorekin batera, Iñaki Aldekoa Arabako Batzar Nagusietarako zerrendaburua eta Andres Landa alkategaia izan dira.
Ezenarroren iritzian, PSE-PP fronteari aurre egiteko "boto eraginkorrena" Aralarrek ordezkatzen du.
EAJk PSEri eta PPri aurre egiteko egin duen deiari erantzunez, Ezenarrok esan du "fronte" horri ez zaiola soilik ikuspegi nazional batetik aurre egin behar, "ikuspuntu ekonomiko batetik ere aurre egin behar zaie".
Ildo horretan, EAJren jarrera ere kritikatu du: "Lan-erreforma eta pentsioen izoztea ekartzea ahalbidetu zuen Kongresuan PSOEri babesa emanda".
Amaitzeko, Araban Alderdi Popularrak ez agintzeko giltza Aralarrek daukala nabarmendu du.