X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Inkesta

EAJk irabaziko lituzke foru-hauteskundeak EAEko hiru lurraldeetan

Hala eta guztiz ere, Vocento eta Noticias taldeek larunbat honetan argitaratu dituzten datuen arabera, hiru lurralde horietan agindu ahal izateko akordioetara heltzea ezinbestekoa izango du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 22ko foru-hauteskundeak EAEko hiru lurraldeetan EAJk irabaziko omen ditu, baina ez du gehiengo absoluturik eskuratuko eta, beraz, gainerako indar politikoekin akordioetara iritsi beharko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan agindu ahal izateko. Hori ondoriozta daiteke Deia eta El Correo egunkariek gaur argitaratu dituzten inkestetatik.

Bizkaia El Correo-ren arabera, Bizkaian, EAJk eta PPk azken legegintzaldiko eserleku kopuru bera mantenduko dute: 23 eta 8 batzarkide izango dituzte, hurrenez hurren. PSEk bi batzarkide galduko ditu eta, beraz, 12rekin geratuko da; EBk bakarra eskuratuko du (4 izan zituen aurreko legealdian, Aralarrekin batera aurkeztuta); kalterik handiena Aralarrek jasoko du eta Bizkaiko Batzar Nagusietan ez du ordezkaritza gabe geratuko da.

Bilduk botoen % 13,1 lortuko du eta 7 batzarkide izango ditu. 2007an, Eak ordezkari bakarra izan zuen eta ANVk beste bat, baina azken horrek izan zuen barruti guztietan aurkeztu. Deia-ren inkestak dioenez, EAJk 22-24 batzarkide lortuko ditu; PSEk 12-14; Alderdi Popularrak 8-9; Bilduk 5-7; eta EBk eta Aralarrek bana. Gauzak horrela, EAJk egonkortasuna nahi badu, beste alderdi batzuekin hitzarmenetara heldu beharko da, ez baitu gehiengo absoluturik izango.

Araba

El Correo-ren arabera, Araban, EAJk 15-16 batzarkide izango ditu (egun 14 dauzka); PPk 13-14 eskuratuko ditu (egun 15 dauzka); PSEk bat galduko luke eta 12 batzarkiderekin geratuko da; Bilduk 6 batzarkide izango ditu (egun ANVk 4 ditu eta EAk 2); EB batetik bi izatera pasatuko da; eta Aralarrek bere eserlekuari euste lortuko du. Bestalde, Deia-k dioenez, EAJk 16-17 batzarkide izango ditu; PSEk 11-12; PPk 14-16; Bilduk 6-7; eta Aralarrek bat. EBren kasuan, bi batzarkideak galduko lituzkeela dio.

Beraz, Araban ere, EAJ, PP eta PSE alderdiak akordioetara heltzea beharrezko izango dute.

Gipuzkoa

Gipuzkoan EAJ izango da alderdirik bozkatuena; 2007an sozialistek kendu zieten tokia berreskuratuko dute jeltzaleek, El Correo-ren arabera.

EAJk 15-16 batzarkide lortuko ditu (egun 14 dauzka); PSEk 15 (egun baino bat gutxiago); Bildu izango da hirugarren indar politikoa eta 11-12 batzarkide eskuratuko ditu; PPk 6-7 izango ditu (egun 6 dauzka); Ezker Batuak batzarkide bat edo bi izango ditu; Aralarrek bakarra. 2007an EB eta Aralar koalizioan aurkeztu ziren eta 6 ordezkari lortu zituzten.

Deia-k zabaldutako datuak kontuan hartuta, EAJk 15-17 batzarkide eskuratuko ditu; PSEk 14-16, Bilduk bezala; PPk 5-7; Aralarrek bat edo bi; eta Ezker Batuak ez luke ordezkaritzarik izango.

Horiek horrela, Araban ere EAJk beste alderdiren batekin hitzarmena sinatu beharko du, gobernatu ahal izateko. Gainera, legealdi berrian Hamaikabat Batzar Nagusietatik kanpo geratuko da eta, ondorioz, EAJk ezingo du haren babesa jaso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea