X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Hauteskunde-kanpaina
Hirigintzako iruzurrekin amaitzearen alde egin du Gasteizko Aralarrek
Andres Landa alkategaiak esan duenez, Aralarrek azpiegitura berriekin hornituko ditu Gasteizeko auzoak, eta ahalegin berezia egingo du "degradatutako auzoetan".
Erredakzioa
Andres Landa (Aralar) Gasteizko alkategaiak hirigintza alorrean ematen diren iruzurrekin amaitzearen alde egin du, eta auzoetako nortasunari eutsi behar zaiola esan du. "Iruzurraren ondorioz, Gasteizek arazo larriak ditu", erantsi du.
Egoera horren erantzuleak PSE eta PP direla iritzi dio. "Auzo berrietan azpiegiturak eta zerbitzuak falta dira", kritikatu du.
Babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez, prezioa Udalak ezartzen duela nabarmendu du eta Patxi Lazcozi leporatu dio "babes ofizialeko etxeek duten gehiegizko prezioaren erantzule zuzena" izatea.
Aralarren proiektuak "hirigintzako iruzurrari, espekulazioari eta jasanezina den egungo ereduari amaiera emango dio", agindu du.
"Aralarrek hartuko neurrietako baten helburua hirigintzaren garapena bideratzea izango da, ahaztutako zonak zaharberrituta, auzo bakoitzaren esku beharrezkoak diren azpiegiturak utzita eta degradatuta dauden auzoetan ahalegin berezia eginda", azaldu du Landak.
Bestalde, Iñaki Aldekoa (Aralar) Arabako Batzar Nagusietarako hautagaiak esan du Gasteiz "lurralde honetako zulo beltza bilakatzea" saihestu behar dela.
"Etxebizitzak, gizarte-zerbitzuak, osasun-azpiegiturak eta babes soziala herritarren esku jarri behar dira", gaineratu du.