X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Gipuzkoako PPk bideojokoen industria sustatu nahi du

Juan Carlos Cano ahaldun nagusigaiak "sektore lehiakorren eta dinamikoen" aldeko apustua egin du eta "Gipuzkoa Europan eta Estatuan" industria horretan "erreferente" izan daitekeela esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Cano Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak "sektore lehiakorren eta dinamikoen" aldeko apustua egin du eta "Gipuzkoa bideojokoen industrian Europan eta Estatuan erreferente" izan daitekeela esan du.

Canok Donostiako Ikus-entzunezko Berrikuntza Poloaren egoitzan egin ditu adierazpenok. "Gizarte aurreratu, dinamiko eta enpresa berritzaileak" nahi dituela esan du Canok, izan ere, datozen lau urteetan "krisitik ateratzeko politikak ezarriko dira".

Bideojokoen industriari dagokionez, 2013ko berrikuspenen arabera "50 bilioi euro fakturatuko" omen ditu, "zinemak eta musikak batuta baino gehiago". Hori horrela, bideojokoak egiteko Gradu bat eta Graduondoko bat sortzea proposatu du.

Proposamen horren baitan, Tabakaleran bideojokoen alorreko euskal eta gipuzkoar enpresek jokoak erakusteko leku bat izango luketela zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea