X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Hauteskunde-kanpaina
PSEk EAJren 'herentzia ekonomikoa xahutu du', Bilbaoren arabera
EAJren ahaldun nagusigaiak uste du sozialistei "gehiago interesatzen zaiela propaganda egitea gauzek ondo funtzionatzea baino".
Erredakzioa
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusigaiak sozialisten Jaurlaritza kritikatu du eta "Ibarretxeren Jaurlaritzak utzitako herentzia ekonomikoa xahutzea" leporatu dio.
Durangoko Ezkurdi plazan egindako ekitaldi batean izan da Bilbao Aitziber Idigoras alkategaiarekin eta Iñigo Urkullu jeltzaleen buruarekin.
Bilbaok salatu du Jaurlaritzak "okerrera" egin duela eta hainbat adibide jarri ditu: "Euskadi hamargarrena zen berrikuntzan Europa mailan, Europako batez bestekoaren gainetik, eta bi urtetan hamabosgarren postura jaitsi gara".
Beste adibide bat ere aipatu du: "Egun metroa ia egunero gelditzen da, funtziona dezan inbertsioak egin behar direlako mantenuan, eta hauek metroaren aurrekontua 1,2 milioi igo zuten publizitaterako. Gehiago interesatzen zaie propaganda gauzek ondo funtzionatzea baino". Horren aurrean, EAJk "irtenbide eraginkorrak" eskaintzen omen ditu.
Ekitaldian parte hartu du Iñigo Urkullu EAJren presidenteak ere eta bere alderdiak "aro berri bat, indarkeriarik, ilegalizaziorik eta blokerik gabekoa" eskaintzen duela adierazi du.