X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Hauteskunde-kanpaina
PP-PSEren eta Bilduren arteko bidea dela dio EAJk
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi eta kargurako hautagaiak azpimarratu du jeltzaleak "PP-PSE frontearen eta ezker abertzalearen arteko bide nagusia" direla.
Erredakzioa
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi eta kargurako hautagaiak azpimarratu du EAJ "PP-PSE frontearen eta ezker abertzalearen arteko bide nagusia" dela. Olanoren arabera, alternatiba horrek "indartsua" izan behar du eta "batuta egon behar du ekonomia eta politika erakundeetatik kudeatzeko".
Donostian egindako ekitaldi batean, Gipuzkoako ahaldun nagusia gustura agertu da PPk eta PSEk ez dutelako "alderdi politiko guztien parte-hartzea" galarazi.
Iligo Urkullu jeltzaleen burua ere izan da ekitaldian eta "aro berri bat" hasiko dela azpimarratu du eta bi erpin markatu ditu: "PSE-PP bikotea, maitasunik gabeko matrimonioa; eta Bildu, komenientziako matrimonioa".
Urkulluk esan du bi erpin horiek "nahastu, arreta desbideratu" nahi dutela "azken hiru hamarkadetako porrota ezkutatzeko". Hala ere, ezker abertzaleak EAJ ez duela "nahastuko", ez duela "zorabiatuko", esan du. "Gizarteak bakoitza bere tokian jarriko du, nahiz eta batzuei kanpaina doan egin diegun", azaldu du Urkulluk.
"Euskadiren nazio eraikuntzarako gaude hemen, eguneroko lanarekin. Azken urteetako lanarekin jarraituko dugu", gaineratu du buruzagi jeltzaleak.