X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Herritarren parte-hartzea bultzatuko du EAJk, konfidantza sortzeko

Markel Olanok uste du politikariak eta politika herritarrengandik hurbilago egon behar direla. Horrez gain, abertzaleen artean zatiketak ekiditeko deia egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Markel Olano EAJren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak adierazi duenez, "herritarren parte-hartzeak konfidantza sortzea esan nahi du".

Kultura politiko berria eragile ezberdinen arteko "elkarlanean" eta "herritarren parte-hartzean" oinarritu behar dela esan du, "politika herritarrengana hurbildu behar baita". Gauzak horrela, Olanok bere erronka nagusia zein izango den argi dauka: "Erakunde sistema berritzaileagoa, eraginkorragoa eta arduratsuagoa bultzatzea eta bakearen, giza-eskubideen eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidearen alde egitea".

Horrez gain, Gipuzkoako erakundeek lan egiteko modua aldatu behar dutela iritzi dio. "Administrazioak irekia, berritzailea eta arduratsua izan behar du, betiere herritarrenganako arreta eta parte-hartzerako bideak hobetuta".

Olanoren aburuz, ezinbestekoa da "herritarren konfidantza berreskuratzea" eta Gipuzkoako Gobernuak parte-hartze horretarako abian jarritako ekimena aitzindaria izan dela gogoratu du.

Amaitzeko, PSEk eta PPk osatzen duten "fronteari" aurre egiteko "aukera eraginkorrena" EAJk ordezkatzen duela nabarmendu du. Ildo horretan, ondokoa azpimarratu du: "Ez da abertzaleen artean zatiketak izateko garaia; abertzaleen artean indarrak batzeko garaia da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea