X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Hauteskunde-kanpaina
Aralarrek Bilduri: 'Egiaren ordua iritsi da'
Mikel Basabek esan du "euskal gizarteak Aralarren ibilbidean konfidantza osoa" daukala eta oraindik "asko" dutela egiteko.
Erredakzioa
Aralarrek Gasteizen egin du gaur goizeko hauteskunde ekitaldia. Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkideak eta Iñaki Aldekoa Arabako diputatu nagusi izateko hautagaiak hartu dute parte ekitaldi horretan.
Bildurentzat "biktimismoaren garaia" amaitu dela eta "egiaren ordua" iritsi dela azpimarratu dute.
Mikel Basaberen esanetan, "Aralarren ibilbide politikoak gertakarien babesa dauka eta ziur nago euskal gizartearen konfidantza osoa daukagula; Aralarrek asko du egiteko oraindik". Aralarren mezuak "gero eta interes handiagoa" pizten duela esan du. "Aralarren eskaintza politikoa indartuta, ezker abertzalearen oraina eta geroa indartzen da", erantsi du. Bilduk hauteskundeetan parte hartzeko aukera bermatuta duenez gero, "ipuinen eta biktimismoaren garaia amaitu da". "Denok egongo gara hauteskundeetan, bakoitzak berea defendatuko du eta, beraz, egiaren ordua iritsi da", nabarmendu du Basabek.