X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Maiatzeko hauteskundeak

Nafarroan hasi da azken urteetako kanpainarik irekiena

UPNk bere burua "Gobernu indartsurako" aukera gisa aurkeztu du, eta PSNk aldaketaren "esperantza" dela esan du. NaBaik eta Bilduk Konstituzionalaren erabakia ospatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, gainerako lurraldeetan bezalaxe, dagoeneko hasi da hauteskunde-kanpaina, eta udalez gain, Foru Erkidegoko Gobernuko presidente berria ere hautatuko dute, izan ere, Miguel Sanzek kargua utziko du.

Yolanda Barcina UPNren Gobernurako hautagaiak "kezka nagusi den garaian" Nafarroan "Gobernu indartsua" behar dela azpimarratu du, "gehiengo nahikoa izango duena erabaki eraginkorrekin lana eta aberastasuna ekartzeko".

UPNren presidenteak hautagaiei ohartarazi die "lan asko egin ondoren, azken sprinta" geratzen zaiela, "ezer ez baitugu irabazi, hautesleriari botoak ezinbestekoak direla sinestarazi behar diogu".

Roberto Jimenez PSNren hautagaiak, berriz, Nafarroan "Gobernu aurrerakoia ala kontsebadorea" aukeratu behar dela azpimarratu du. "Herritarrek jakin behar dute garapena nahi badute, ezkerreko neurriak nahi badituzte, hemen gaudela PSNko gizon-emakumeak", adierazi du.

Alderdikideei "lana, lana eta lana" egin beharko dutela esan die eta herritarrek "behar duten ilusioa, esperantza eta baikortasuna PSN-PSOEk" duela gaineratu du.

Nafarroa Bai 2011k eta Bilduk, berriz, Auzitegi Konstituzionalaren erabakia izan dute hizpide. Patxi Zabaleta Nafarroa Bai 2011ren Gobernurako hautagaiak esan du Bilduri hauteskundeetan parte hartzen uztea "oso albiste ona" dela demokraziarentzat.

Zabaletaren arabera, ebazpenak "etapa berri bat" hasten du eta "indarkeriaren amaiera eta normalkuntza politikorako Estatuak beharrezko neurriak hartzeko aldarrikapena" indartzen du.

Maiorga Ramirez eta Bakartxo Ruiz Bilduren Nafarroako Parlamenturako lehenengo bi hautagaiak "gustura" agertu dira Konstituzionalaren erabakiarekin eta "inboluzio demokratikorako arriskuari buelta ematea" lortu dutela azpimarratu dute.

Ebazpenaren berri izan ondoren, Maiorga Ramirezek eskerrak eman dizkie herritarrei eta euskal gizarteari "printzipio demokratikoak gailendu direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea