X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Maiatzeko hauteskundeak
EBk begi onez ikusi du 'normalkuntza politikorako pausoa'
Mikel Arana Ezker Batuaren koordinadore nagusiak uste du Bilduk "lehenbailehen" aurkeztu behar duela "hauteskunde programa, ezagutu ahal dezagun".
Erredakzioa
Mikel Arana Ezker Batuaren koordinadore nagusia "gustura" agertu da Auzitegi Konstituzionalak Bilduri hauteskundeetan parte hartzeko baimena eman diolako eta hori "Euskadiren normalkuntza politikorako aurrerapausoa" delakoan.
Aranak agiri batean azaldu duenez, Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak agerian uzten du Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak baliogabetu zituenean "PSOEren eta PPren bultzada politikoz jardun zuela eta ez arrazoi juridikoekin".
EBren buruzagiak begi onez ikusi du ebazpena "lehenengo aldiz" hainbat urtetan "alderdi guztiak" egongo direlako hauteskundeetan eta herritarrek "nahi duen aukera politikoa" hautatuko duelako.
Aranak gaineratu duenez, Bilduri "hauteskunde programa lehenbailehen" aurkeztea egokitzen zaio orain.