X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Maiatzeko hauteskundeak

EAJ gustura, mapa politikoa baldintzatzeko ahalegina zuzendu dutelako

Iñigo Urkullu EBBren presidentea pozik agertu da Konstituzionalaren erabakiarekin, "Bildu egongo baita".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidentea gustura agertu da Auzitegi Konstituzionalak "Euskadiko mapa politiko eta instituzionala baldintzatzeko ahalegina zuzendu" duelako.

Urkullu Gasteizen izan da EAJren kanpainari hasiera ematen eta alboan izan ditu Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusirako hautagaia, Markel Olano Gipuzkoako hautagaia eta Jose Luis Bilbao Bizkaikoa.

EAJren buruzagiak adierazi du hauteskunde-kanpaina "behar den bezala" hasiko dela eta "osoa" izango dela, bertan egongo baita Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta independente abertzaleek osatutako koalizioa.

"Bildu egongo da", adierazi du Urkulluk ekitaldian parte hartu duten jarraitzaileen txalo zaparrada entzuten zen bitartean.

Azpimarratu duenez, "hauek dira hauteskunde demokratikoak, hau da demokrazia" eta "PSE-PP itunak haien normalkuntza inposatu nahi badu", ezker abertzaleak "arreta desbideratu, azken 30 urteotako porrota ezkutatu, konpromiso falta ezkutatu" nahi duela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea