X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Maiatzaren 22ko hauteskundeak

Alderdi nafarrak, hauteskunde kanpaina hasteko prest

UPNk eta PSNk gauerdira arte itxarongo dute. NaBai, aldiz, Konstituzionalak Bilduren inguruan zer erabaki zain izango da eta gainerakoek arratsalderako "hasiera sinbolikoak" antolatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalean edo alderdien egoitzetan hasiko dute ostegun honetan Nafarroako alderdi politikoek maiatzaren 22ko hauteskundeetako kanpainari.

Nahiz eta hasiera ofiziala gauerdirako deituta egon, alderdi gehienek arratsalde parterako ekitaldiak antolatu eta kanpainaren "hasiera sinbolikoa" egitea erabaki dute. Hala ere, UPNk eta PSNk tradizioari eutsiko diote eta gauerdian puntuan hasiko dute bi asteko kanpaina.

UPNYolanda Barcina Nafarroako Gobernurako hautagaia eta Enrique Maya Iruñeako alkategaia autobusean joango dira UPNk Orreaga etorbidean duen egoitzara eta bertan egingo dute kanpainako hasiera ekitaldia.

PSNPSNk ere autobusa erabiliko du Baluarte plazara joateko. Bertan Roberto Jimenez Nafarroako presidente izateko hautagaiak eta Juan Moscoso del Prado Iruñako zerrendaburuak hitz batzuk esango dituzte kanpainari hasiera emateko.

NaBaiNafarroa Bairi dagokionez, kanpaina hasierako ekitaldia aldatu eta Auzitegi Konstituzionalak Bilduren inguruan zer erabakitzen duen zain egotea erabaki du. Koalizioa 22:00etan bilduko da bere egoitzan.

Izquierda-EzkerraIUNk eta Batzarrek osatutako koalizioak kalean hasiko du hauteskundeetarako kanpainia. Hautagaiak Sarasate Pasealekuan bilduko dira, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, 20:00etan.

CDNBestalde, CDNk 19:00etan emango dio hasiera "sinbolikoa" aurtengo kanpainari. Ekitaldia euren egoitzan egingo dute, Iruñean, etan han izango dira Jose Andres Burguete Gobernurako hautagaia eta CDNko beste hainbat hautagai; "apaindura gutxiko ekitaldia" egingo dute, "baina oso eduki politiko handikoa".

PPNafarroako Alderdi Popularrak ere arratsaldera aurreratu ditu kanpaina hasierako ekitaldiak. Konkretuki, 19:15ean hautagaien argazkia egindo du Iruñeako Foruen monumentoan. 19:30ean, berriz, Santiago Eslava Nafarroako Gobernurako hautagaiak hitzaldia emango du Eslava Kasinoan, alderdiko beste hautagai batzuekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea