X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Elkarrizketa, ETBn

PSE: 'Ikusiko dugu Bilduk zenbat boto jasotzen dituen'

Soziometroaren arabera ezker abertzalearen babesak gora egin duela ikusita, Miguel Buenek normala dela adierazi du, "iazko udatik haiei kanpaina egiten ari garelako".

Elkarrizketan ETBn

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Buen Gipuzkoako Aldundirako PSEko hautagaiak Bildu maiatzaren 22ko hauteskundeetan egotea "nahiago" duela adierazi du, horri esker "haien ordezkaritza zenbatekoa den" ikusi ahal izango delako.

Era berean, "alderdi batzuen" jarrera gaitzetsi du, "adierazpen ponpoxoak" egiten ari direlako "kalkulagailua eskuan" dutela, izan ere Bildu hauteskundeetan egoteak "botoak kentzen" dizkielako.

ETBn egindako elkarrizketan, agintari sozialistak onartu egin du Bildu hauteskundeetan egoteak ala ez "gauza asko alda ditzake".

Koalizioa hauteskundeetan egotea "Konstituzionalak bertan egotea zilegi dela erabaki duelako da, eta horrela bada, ongi etorriak dira", adierazi du Buenek. Epaia kontrakoa balitz, "onartu egin beharko genuke", azaldu du PSEko hautagaiak.

Soziometroaren datuak

Bestalde, eta azken soziometroak ezker abertzalearen babesaren igoera islatu ondoren, Buenek normala dela esan du "iazko udatik haiei kanpaina egiten ari garelako".

Era berean, "herritar batzuek, fede eta borondate onak bultzatuta, gizagaixo hauen alde egiten dute ''matxakatu egin nahi dituztelako''", azaldu du politikari sozialistak. "Horrelakoak beti gertatu ohi dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea