X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Bilduren zerrendak, baliogabe

Patxi Lopez: 'EAk eta Alternatibak ez dute ETAren estrategia segitzen'

Lehendakariak Auzitegi Gorenaren epaia "errespetatu eta onartu" egiten duela esan du baina ohartarazi du Konstituzionalaren erabakia iritsi bitartean ez dagoela "behin betikoa" den ezer.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez Lehendakariak gaur bere "konbentzimendua" eta "segurtasuna" erakutsi ditu "ez EA ezta Alternatiba ere", independente abertzaleekin batera Bildu koalizioa osatzen duten alderdiak, ez direla "ETAren estrategiaren partaide".

Legealdiko bigarren urteurreneko balantzea egiteko prentsaurrekoan erakutsi du Lehendakariak konbentzimendu hori gaur Lehendakariak, eta gaineratu du Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak baliogabetzeko erabakia orain Auzitegi Konstituzionalak ebatzi beharko duela.

Auzitegietako erabakiak "errespetatu eta onartu" egiten dituela esan du, eta hori, Patxi Lopezen iritziz, "gustukoak direnean eta ez direnean" egin behar da. Dena den, adierazi du orain Konstituzionalaren ebazpena itxaron behar dela "behin betikoa" den ezer ez dagoelako.

"Baina nire konbentzimendua eta segurtasuna mantentzen ditut ez EA ezta Alternatiba ere, ez direla ETAren estrategiaren partaide", esan du Lehendakariak. Bere iritziz hautagaitza horietan "gizon eta emakume asko daude zalantzarik gabe indarkeriaren aurkako eta demokraziaren aldeko ibilbide pertsonal eta politikoa dutenak", baina gaineratu du, bi alderdi horiek "seguruenik zorrotzagoak izan zitezkeen ezker abertzaleak indarkeriarekin zituen lotura guztiak hausteko obligazioan".

Edozein kasutan azpimarratu du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena itxaron behar dela, auzitegi hori delako "herritar guztien eskubideen berme-emailea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea