X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Bilduren zerrendak baliogabe

Bilduren Kongresuko agerraldia galarazi du Bonok

Kongresuko presidenteak, Koalizioko kideak "Batasunaren testaferro" direla argudiatuta ez die Parlamentuan sartzen utzi. Bilduk manifestazioa deitu du ostegunean Bilbon.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ERC eta ICV alderdiek Bilduko hainbat kiderekin eguerdian Kongresuan deituta zuten prentsaurrekoa galarazi du Jose Bono Kongresuko presidenteak.

Bonok Martin Garitano koalizioko kide independienteari ez diezaiotela Kongresuan sartzen utzi agindu du "Batasunaren testaferro" dela argudiatuta.

"Hauteskundeetan parte hartu ezin duenak ezin du Estatuko erakunde nagusietan prentsaurrekorik eman", adierazi du Bonok eta Auzitegi Gorenak epaia aldatu ezean ez diela Kongresuan sartzen utziko argitu du.

Kongresuko mahaian PSOEko eta PPko ordezkarien babesa jaso du Bonoren erabakiak, EAJ eta CIU, berriz, kontra agertu dira.

Bilduren prentsaurrekoa kongresuaren atarian

Azkenik Espaianiako Diputatuen Kongresuaren atarian eman dute prentsaurrekoa Bilduko ordezkariek ERC eta ICV alderdiko ordezkariek babestuta.

Bakearen alde egin duten apustua "guztien onerako" dela uler dezatela eskatu diete Bilduko ordezkariek PSOEri eta PPri. Eta datorren maiatzaren 22ko hauteskundeetan parte hartzea galarazteak "Espainiako sistema demokratikoaren debaluazioa" erakutsiko lukeela azaldu dute.

Auzitegi Konstituzionalak Goreneko magistratuen boto partikularra babestea espero dute Bilduko ordezkariek.&' || 'nbsp;

Bilduk manifestazioa deitu du

Bilduk manifestazioa deitu du datorren ostegunean Bilbon.

Protesta arratsaldeko 20:00 aldera abiatuko da Jesusen Bihotza enparantzatik Moyua plazaraino eta Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren zain egongo dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea