X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Bilduren zerrendak, baliogabe
Bilduk datozen orduetan aurkeztuko du helegitea Konstituzionalean
Gaurko gauerdia baino lehen jo beharko du auzitegira eta Konstituzionalak ostirala aurretik erabaki beharko du. Hiru epaile aurrerakoiek eta hiru kontserbadorek osatutako aretoak aztertuko du gaia.
Erredakzioa
Bildu koalizioak datozen orduetan aurkeztu beharko du Gorenaren ebazpenaren kontrako helegitea Auzitegi Konstituzionalean. Gaurko eguna izango du horretarako eta gero hiru epaile kontserbadorek eta hiru aurrerakoik osatutako bigarren aretoak aztertuko du gaia.
Aretoko presidenteak kalitatezko botoa erabil lezake eta, berdinketa izanda, kalitatezko botoa erabiltzeari uko egiten badio, osoko bilkurak, hamaika magistratuk osatutako aretoak, izango du azken hitza.
Auzitegi Konstituzionalak osteguna gauerdia aurretik erabaki beharko du Bilduk hauteskundeetan parte hartzerik izango duen ala ez.
Auzitegiaren lehen saioa bigarren aretoak egingo du bihar. Orain dela bi urte Iniciativa Internacionalsitari hauteskundeetarako bidea ireki zion areto berbera da hori.