X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Erreakzioak

Sindikatu abertzaleek, Gobernuari: 'Gorenaren autoa zuzendu'

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuen hitzetan, Bilduren inguruko erabakia "onartezina" eta "demokraziarekin bateraezina" da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatu abertzaleek Auzitegi Konstituzionalean Auzitegi Gorenaren epaia "zuzentzeko" eskatu diote Gobernuari. Auzitegi Gorenaren epaiak atzera bota ditu Bilduren zerrendak eta ez die utzi hauteskundeetan parte hartzen.

Sindikatu horietako arduradunek prentsaurrekoa eman dute gaur arratsaldean Bilbon Auzitegi Gorenaren erabakia gaitzesteko, eta datorren ostiralean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean elkarretaratzeak deitu dituztela jakinarazteko.

Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusiaren hitzetan, Gorenak hartu duen erabakia "onartezina eta demokraziarekin bateraezina da, eta konponbideak eskatzen dituen gizartearekin bidegabe jokatzen du". Hori dela eta, "egoera hori zuzentzeko" eskatu dio Gobernuari, "egoera horren erantzukizuna berea baita".

"Erabaki politikoa izan da, eta ez dugu sinesten Gobernuak ezin duenik ezer egin benetan hauteskunde demokratikoak izateko", azaldu du Etxaidek.

Bestalde, Adolfo Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiaren hitzetan, "demokraziarentzat berri txarra" da Bildu hauteskundeetan ez egotea.

Muñozek Gorenaren erabakia gaitzetsi du. "Itun politiko baten ondorio da", eta PSOE alderdiko arduradun nagusiak muturreko eskuinaren arauen aurrean amore eman du, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea