Udal eta foru hauteskundeak -

M26

EAJ gehiengo absolutuaren atarian geratu da Bilbon

EAJk 14 zinegotzi lortu ditu Bizkaiko hiriburuan. PSE-EEk 5 ordezkari erdietsi ditu, EH Bilduk 4, Podemosek 3 eta Alderdi Popularrak 3.

Bilboko emaitzak. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Bilboko emaitzak.
Bilboko emaitzak. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botoen % 100 zenbatuta, EAJ gehiengo osoaren atarian geratu da Bilboko Udalean, 14 zinegotzi eskuratuta, igande honetan egindako udal eta foru hauteskundeetan.

Horrela, EAJk udal hauteskundeak irabazi ditu Bilbon. Jeltzaleek 14 zinegotzi lortu dituzte, 2015ean baino bat gehiago. PSE-EE bigarren indarra izan da, 5 ordezkarirekin, duela lau urte baino bat gehiago.

EH Bilduk aurretik zuen eserleku kopuru bera lortu du (4), Elkarrekin Podemosek 3 bildu ditu, eta PP 3 zinegotzirekin geratu da, ordezkari bat galduta.

Emaitzokin, EAJ gehiengo osoaren atarian geratu da 14 zinegotzirekin (botoen % 42,75 lortu ditu); PSE-EEk 5 zinegotzi (botoen % 15,87) erdietsi ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta EH Bilduk 4 ordezkari lortu ditu, duela lau urteko kopuru bera (botoen % 14,95).

Elkarrekin Podemosek 3 zinegotzi erdietsi ditu (botoen % 10,49), Udalberrik baino bat gehiago. PP 3 zinegotzirekin geratu da, bat galduta (botoen % 9,17 eskuratu ditu). Ganemos Goazenek ez du ordezkaritzarik lortu.

Basaurin, EAJk hauteskundeak irabazi ditu berriro, 10 zinegotzi bereganatuta; iragan legealdian zuen kopuru bera. PSE-EEk bigarren indarra izaten jarraitzen du, baina zinegotzi bat gehiago lortuta: 5.

Bestalde, PSE-EEk irabazi ditu udal hauteskundeak Portugaleten. Mikel Torres izango da alkatea berriro; laugarren legealdia izango du jarraian.

EAJk garaipena lortu du Barakaldon, eta, ondorioz, Amaia del Campok alkate karguan errepikatuko du; izan ere, jeltzaleek bi zinegotzi gehiago izango dituzte, 8tik 11ra pasatuta.

EAJk irabazi ditu hauteskundeak Getxon, 11 zinegotzi eskuratuta, duela lau urte baino bi gehiago. Honenbestez, bigarren alderdiari, PPri, alde handiagoa atera dio; izan ere, Alderdi Popularrak 5 ordezkari lortu ditu, 2015ean erdietsi zuen kopuru berdina.

Bermeon, EAJk garaipena lortu du. Are gehiago, gehiengo osoa izango dute jeltzaleek 9 zinegotzirekin, aurreko legealdian baino bi gehiago. EH Bildu oposiziora pasako da, zazpi ordezkaritik bi galduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Europako hauteskundeak emaitzak Europako hauteskundeak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Nafarroako Hauteskundeak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak