Udal eta Foru Hauteskundeak -

Lehen osoko bilkura

Alkatearen eta zinegotzien soldatak jaitsi ditu Iruñeko udalbatzak

Hala erabaki dute udalbatzako kideek legegintzaldiko lehendabiziko osoko bilkuran. Joseba Asiron alkatearen kasuan, jaitsiera % 16koa izango da, eta % 20koa, hainbat zinegotziren kasuan.

Lehendabiziko osoko bilkura egin dute gaur Iruñeko Udalean. Argazkia: EFE
Lehendabiziko osoko bilkura egin dute gaur Iruñeko Udalean. Argazkia: EFE
Lehendabiziko osoko bilkura egin dute gaur Iruñeko Udalean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alkatearen eta zinegotzien soldatak jaistea adostu du Iruñeko udalbatzak legegintzaldiko lehendabiziko osoko bilkuran. Joseba Asiron alkatearen kasuan, jaitsiera % 16koa izango da, eta % 20koa, berriz, hainbat zinegotziren kasuan. Halaber, erabateko edota zatiko arduraldia ez duten zinegotzien asistentzia erregimena ere aldatu dute.

Joseba Asiron alkatea buru izan duen lehendabiziko osoko bilkuran aurrera atera da Alkatetzak soldaten inguruan egin duen proposamena. Dena den, ez da aurrera atera EH Bilduk dieten inguruan proposaturikoa, eta UPNren zuzenketa onartu da, erregionalisten eta sozialisten botoei esker.

Zuzenketa hori aintzat hartuta, erabateko edo zatiko arduraldia ez duten zinegotziek 200 euroko ordaina jasoko dute saio bakoitzeko. EH Bilduk, ostera, gehienez ere 10.000 euroko ordaina jasotzea proposatzen zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Joseba Asiron Iruñeko Udala albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023