Udal eta Foru Hauteskundeak -

Elkarrizketa

Egibar: 'Andoaingoa Gasteizko presioak estaltzeko erabili zuen PSEk'

EAJko bozeramaileak azaldu duenez, PSE-EEk "bazekien guk arazo bat genuela Andoainen, bitan esan baikenien".

Joseba Egibar EAJko bozeramailea. EiTB
Joseba Egibar EAJko bozeramailea. EiTB
Egibar: 'PSEk bazekien Andoainen zer gertatuko zen'

2:19

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidentearen esanetan, PSE-EEk jakin bazekien Andoaingo Udalean gertatuko zena, eta, hala ere, "aitzakia gisa" erabili zuen hori "Gasteizko presio handiak estaltzeko".

EAJk eta PSE-EEk akordioa sinatu zuten, elkar babesteko, baina, Andoainen, zinegotzi jeltzale bat abstenitu egin zen, eta EH Bilduk bereganatu zuen Alkatetza.

"Sozialistek trebetasun handia izan dute Gasteizen zuten arazo bat beste hainbat udaletara hedatzeko, Andoainera esaterako", adierazi du Egibarrek Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean.

Egibarrek esan duenez, "PSE-EEk bazekien guk arazo bat genuela Andoainen, aldez aurretik bitan esan baikenien".

"Benetako arazoa Gasteizen zegoen; larunbateko lehen ordutik esan ziguten ezin zutela [Gorka Urtaran EAJko hautagaiaren alde bozkatu], presio handia zutelako, PPk presioa egin ziolako. Guk esan genien emandako hitza bete behar zutela, eta eurek esan ziguten ezin zutela. Orduan, Andoaingoa etorri zen, eta sozialistek aitzakia gisa erabili zuten", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Joseba Egibar Artola Udal eta Foru hauteskundeak 2015 PSE-EE Andoain albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023