Udal eta Foru Hauteskundeak -

Araba

EH Bildu 'ez da' Gonzalez ahaldun nagusi izendatzeko 'oztopo izango'

Koalizioak inbestidura saioan “ezer arrarorik egingo ez” duela ziurtatu du Fernandez de Pinedok. Hala ere, bere botoaren norabidea zein izango den ez du zehaztu EH Bilduk.

Kike Fernandez de Pinedo Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduren bozeramailea. Argazkia: EFE
Kike Fernandez de Pinedo Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduren bozeramailea. Argazkia: EFE
Kike Fernandez de Pinedo Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduren bozeramailea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan ostiralean iragarri bezala, Ramiro Gonzalez (EAJ) ahaldun nagusi izateko “oztopo izango ez” direla berriro esan du gaur Kike Fernandez de Pinedo Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduren bozeramaileak.

Fernandez de Pinedo eta koalizioko gainerako batzarkideak gaur akreditatu dira Arabako Batzar Nagusietan. Guztira, EH Bilduk hamaika batzarkide ditu eta hirugarren talderik handiena izango da Ganberan, EAJren (13 batzarkide) eta PPren (12) atzetik.

Gonzalez ahaldun nagusia izatea eragotziko ez dutela berretsi du gaur Fernandez de Pinedok. Zentzu horretan, EH Bilduk konpromisoa iragan ostiralean iragarri zuela gogorarazi du.

Horrela, koalizioak inbestidura saioan “ezer arrarorik egingo ez” duela ziurtatu du. Gonzalezen hautaketa “oztopatuko ez” dutela errepikatu du EH Bilduk.

Bere botoaren norabidea zein izango den ez du zehaztu, ezta hautagai propioa aurkeztuko ote duen ere. Hala ere, ahaldungai jeltzaleari trabarik egingo ez diola ziurtatu du koalizioak.

Irabazi eta Ciudadanos, Mahatik at

Bestalde, talde propioa izateko babes nahikoa lortu zuten taldeek Batzar Nagusietako Mahaian ordezkaritza izango dutela azaldu du Fernandez de Pinedok. Mahaia datorren ostegunean osatuko dute. Horrela, EAJk, PPk, EH Bilduk, Ahal Duguk eta PSE-EEk ordezkaritza izango dute. Irabazi eta Ciudadanos, aldiz, Mahaitik kanpo geratuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Arabako berriak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu Bizkaia Ramiro Gonzalez EH Bildu Araba Udal eta foru hauteskundeak 2023 Arabako Foru Aldundia EAE albisteak