Udal eta Foru Hauteskundeak -

Gasteiz

PSEk egonkortasunaren alde egindako apustua balioetsi du Jaurlaritzak

Josu Erkorekaren ustez, PSE-EEko eta EAJko buruzagiak egonkortasuna lortzeko "formula bat" adosteko gai izango dira.

Josu Erkoreka bozeramailea eta Arantza Tapia sailburua. EFE
Josu Erkoreka bozeramailea eta Arantza Tapia sailburua. EFE
Jaurlaritzarentzat erronka Gasteizen elkarbizitza lortzea da

01:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak balioetsi egin du PSE-EEk Gasteizen egonkortasunaren alde egindako apustua, hori egiteko "formula" edozein dela ere.

Erkorekak prentsaurrekoan esan ditu hitzok, Gobernu Kontseiluaren ostean. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Gasteizko Udalari "egonkortasuna" emango diotela aurreratu du, baina oraindik ez dute erabaki Gobernuan sartu edo ez.

Horren ildotik, egonkortasuna emateko formula "ugari" daudela gogorarazi du Erkorekak, eta aurki bi alderdiotako buruzagiak ados jartzeko gai izango direla esan du.

Jaurlaritzako bozeramaileak esan du PPk "aise" irabazi zituela hauteskundeak Gasteizen, baina Javier Marotok alkate izateko babes nahikorik ez zuela lortu nabarmendu du.

"EH Bilduri berdin gertatu zitzaion Astigarragan, eta EAJri Artean, Bakion eta Plentzian", aipatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Berriak Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Gasteiz Udal eta foru hauteskundeak 2023