Udal eta Foru Hauteskundeak -

Udalen osaketa

'PPren politika arrazisten aurrean bide bat sustatzeko gai izan gara'

Hasier Arraiz EH Bilduren kide eta Sorturen presidenteak Gasteizen gertatutako aldaketa izan du hizpide eta, esan duenez, "EAJk bere hautagaitza babestu ez duen alderdi batekin (PSE) gobernatuko du".

Hasier Arraiz, Araba Euskaraz jaiaren hasiera ekitaldian. Argazkia: EFE
Hasier Arraiz, Araba Euskaraz jaiaren hasiera ekitaldian. Argazkia: EFE
Arraiz: 'EAJk bere hautagaitza babestu ez dutenekin gobernatuko du'

2:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraiz EH Bilduren legebiltzarkide eta Sorturen presidentea "harro" agertu da Gasteizen larunbatean gertatutakoarekin eta, esan duenez, Alderdi Popularraren politika arrazista eta xenofoboen aurrean beste bide bat sustatzeko gauza izan gara. Jendearen esanak entzun ditugu erakutsiz, betiko politiken aurrean, jarduteko bestelako moduak daudela".

"Politika berria" egin daiteke eta politika berri hori "herrialdean zabaldu" beharra dago, gaineratu du.

Arraiz aurtengo Araba Euskaraz jaiaren hasiera ekitaldian izan da eta udalen osaketa izan du hizpide. Horren ildotik, Sorturen presidentearen esanetan, nahiz eta PSE-EEk ez zuen Gorka Urtaran jeltzalearen hautagaitza babestu, EAJk hiriburu arabarrean sozialistekin batera aginduko du, "paradoxikoa badirudi ere".

Era berean, argo utzi du bere koalizioak jarraitzen duela hiriburu arabarrean "erabakitzeko eskubidean, politika liberalen kontrako borrokan eta parte-hartzean oinarritutako beste bide" bat bultzatzeko prest.

Arraiz "harro" agertu da EH Bilduk Gasteizen lortu duenarekin eta, azpimarratu duenez, maiatzaren 25ean "inork ez zuen pentsatzen Javier Maroto (PP) alkate ez izateko aukera posible zitekeenik".

Alabaina, penagarritzat jo du EAJren eta PSE-EEren artean lortutako "iraganeko" akordioa; bere ustean, "aspaldiko politiken adibide" da.

"EAJren gose asegaitzean eta PSE-EEren miseria moralean oinarritutako akordioa da; ez baita gai izan Marotoren kontra bozkatzeko EAJri mendekua egiteagatik. PSE-EEk utzi dio dagoeneko proiektu politikoa izateari bere kideei lanpostuak bilatzeko agentzia batean bihurtuta", kritikatu egin du.

Horren ildotik, ziur agertu da ituna ez dagoela hautsita Gasteizen eta "paradojikoa badirudi ere, EAJk gobernatu egingo du bere hautagaitza babestu ez duen alderdi batekin", PSE-EE aipatuta gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala EAJ-PNV Hasier Arraiz Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE Gasteiz albisteak