Udal eta Foru Hauteskundeak -

Negoziazioak

Diputazioetan eta Udaletan agintzeko akordioa itxi dute EAJk eta PSEk

Aipaturiko akordioan bi alderdiek foru eta udal erakundeen egonkortasuna bermatzeko konpromisoa hartu dute.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Diputazioetan eta Udaletan agintzeko akordioa itxi dute EAJk eta PSEk

0:55

O.A. | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ eta PSE-EE alderdiek itun orokorra adostu dute foru diputazioetan koalizio gobernuak osatzeko eta udaletan bi alderdietatik bozkatuena izan denari babesa emateko, bi alderdiek elkarrekin sinatutako ohar bidez berri eman dutenez.

Bi alderdiek "toki eta foru erakundeen egonkortasuna" bermatzeko konpromisoa hartu dute eta, aldi berean, hitza eman dute legegintzaldi osoan ez dutela zentzura moziorik aurkeztuko edo babestuko, eta urteko Aurrekontuak elkarrekin negoziatuko dituztela, hauen onarpena ahalbidetzea xede.

Elkarrekin argitaratu duten hiru orrialdeko ohar batean, bi alderdiek nabarmendu dute maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeek "zatiketa politikoa" agerian utzi dutela eta, krisi ekonomikoak bultzatuta, elkarrizketan eta akordioan oinarritutako kultur politika errekuperatzera behartuta sentitu direla "garai berri" bat irekitzeko. Hiru foru diputazioetan gehiengo egonkorrak eratzearen alde agertu dira bi alderdiak eta, horretarako, koalizio gobernuak osatuko dituzte. Halaber, udaletan EAJren eta PSE-EEren artean zerrenda bozkatuena izan denaren aldeko botoa emango dute.

Udalen kasuan, zerrendarik bozkatuena EAJ edo PSE-EE ez den beste alderdi bat denean ere bi alderdiek elkarri babesa emango diote. Hori gertatuko da, esaterako, Andoain, Soraluze eta Astigarraga herrietan.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusien kasuan, EAJk eta PSE-EEk ordezkaritza izango dute Mahaian eta elkarri babesa emango diote "aniztasun politiko printzipioari kalte egin gabe eta erakunde bakoitzak arauz dituen aurreikuspenei men eginez". Ostiral honetan, osatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusia eta Eider Mendoza jeltzalea aukeratu dute presidente, jeltzaleen botoei esker.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 PSE-EE Udal eta foru hauteskundeak 2023