Udal eta Foru Hauteskundeak -

Donostia

Izagirrek Udala utziko du, eta mediku gisa arituko da berriro

Izagirre ez da oposizioan egongo Donostiako alkate berria izendatu eta gero.

Juan Karlos Izagirre
Juan Karlos Izagirre
Politika ez, baina Donostiako Udala utzi egingo du Izagirrek

1:43

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Izagirre Donostiako jarduneko alkateak Udala utziko du alkate berria izendatu eta gero, eta mediku gisa arituko da berriz, Osakidetzan.

"Herritarrek hitz egin dute, eta beste alkate bat nahiago dutela esan dute", adierazi du, malko artean. Hori dela eta, ez du zinegotzi akta jasoko.

Nolanahi ere, politika ez duela utziko eta EH Bilduko kide izaten jarraituko duela argitu du.

Izagirrek prentsaurrekoan gogorarazi duenez, hainbatetan esan du "gauza guztien gainetik" mediku dela, eta "noizbait" lanbide horretara itzuliko dela.

Koalizio abertzalea hirugarren postura jaitsi zen M24ko udal hauteskundeetan, EAJren eta PSE-EEren atzetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu Bizkaia Udal eta foru hauteskundeak 2023