Udal eta Foru Hauteskundeak -

Itunak

Maroto alkate ez izatea eskatu dute Azkarragak, Urgellek eta Cuerdak

Alderdi Popularreko hautagaia berriro alkate ez izateko “beharrezkoa den moduan jokatzeko” eskatu diete hirurek ordezkaritza lortu duten alderdiei adierazpen batean.

Maroto alkate ez izatea eskatu dute Azkarragak, Urgellek eta Cuerdak. Argazkia: EiTB
Maroto alkate ez izatea eskatu dute Azkarragak, Urgellek eta Cuerdak. Argazkia: EiTB
Sona handiko gasteiztar talde batek Marotoren aurkako ituna eskatu du

0:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto (PP) alkate ez izateko beharrezko erabakiak har ditzatela eskatu diete Jose Angel Cuerda (EAJ) Gasteizko alkate ohiak eta Joseba Azkarraga (EA) eta Blanca Urgell (PSE-EEren Exekutiboko independentea) sailburu ohiek oposizioko alderdiei.

Azkarragak eta Urgellek agerraldia egin dute gaur komunikabideen aurrean, ideologia eta lanbide ezberdinetako 20 bat gasteiztarrekin batera, besteak beste, Iñaki Larrimbe artista (Ahal Duguren hautagaia), Andres Krakenberger (Espainiako Amnistia Internazionalaren zuzendari ohia) eta Juanito Oyarzabal mendizalearekin batera.

Alderdi Popularreko hautagaia berriro alkate ez izateko “beharrezkoa den moduan jokatzeko” eskatu diete guztiek maiatzaren 24ko hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdiei adierazpen batean.

Diru-laguntzak

Gizarte diru-laguntzetan ematen den iruzurraren aurka Marotok egindako kanpaina sinatzaileen argudio nagusia da eskakizuna egiteko.

Sinatzaileen arabera, Javier Marotok “marra gorriak zeharkatu” ditu iruzurra “datu objektiborik gabe” biztanleriaren zati konkretu bati (etorkinak) egotzita.

Zentzu horretan, Marotok egin duena legitimoa ez dela uste dute. Sinatzaileen hitzetan, “gorrotoaren diskurtsoa erabili duen pertsona bat ezin daiteke Gasteiz bezalako hiri enblematiko baten alkate izan”, nahiz eta orain arte Justiziak auzitara ez eraman.

“Herritarren arteko liskarrak”

Marotoren jokabide politikoak eta bere mezuek “herritarren arteko istiluak bultzatu dituzte”, salatu dutenez. Gainera, hauteskunde-gauan bere diskurtsoan “pauso bat atzera egingo” ez duela adierazi zuen Marotok, gogorarazi dutenez.

Marotok ordezkatzen ez duen aukeren alde botoa eman zuen hautesleen % 70ek, azpimarratu dutenez. Sinatzaileen ahotan, “gizarteak akordioak eta adostasunak” eskatzen ditu.

Manifestua oposizioko alderdiei presioa egiteko neurri bat ez dela argitu du Krakenbergerek, “elkarbizitza itun baten aldeko” adierazpen bat baizik.

PPk Gasteiz berriro gobernatzeko aukeraren aurrean “kezkaturik” dauden herritarrak direla azaldu du Urgellek. “Beste era bateko Alkatetza” bat egiteko oposizioko taldeek bat-egitea gustatuko litzaiguke, erantsi duenez

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala PNV-EAJ Gorka Urtaran, Arabako Foru diputatua Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EA PSE-EE berriak Gasteiz berriak Udal eta foru hauteskundeak 2023