Udal eta Foru Hauteskundeak -

M24

Atutxak dio EAJk ez duela inor lehenetsi itunak bilatzeko

Alderdi guztiekiko "errespetuagatik", lehenengo bilera-sorta amaitu arte itxaron beharra dagoela esan du, nahiz eta eskertu PSE-EEk jeltzaleekiko erakutsi duen jarrera positiboa.

Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidentea. Argazkia: Efe
Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidentea.
Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidenteak esan du alderdiak oraindik ez duela inor "lehenetsi" udal eta foru gobernuetan itunak bilatzeko.

"Guztiekin hitz egiteko prest gaude, ez dugu inor lehenesten, baina eskertzen dugu Alderdi Sozialistak EAJ lehenengo aukera gisa ikusi izana", adierazi du prentsaurreko batean.

Alderdi guztiekiko "errespetuagatik", lehenengo bilera-sorta amaitu arte itxaron beharra dagoela esan du. Izan ere, bilera horiek egiteko "denbora asko ez igarotzea" espero du.

EBBk ezarriko du akordioetarako zein estrategia erabili, eta oraindik bilerak egiteko "agenda prestatzen" ari da, baina Bizkaikoaren kasuan aste honetan bertan hartuko dute erabakia.

Atutxak berretsi du "oso zaila" izango dela "itun bakarra" izatea EAE osorako, erakundeen arabera beharrak ere desberdinak direlako.

Izan ere, EAJ-PSE akordioak gehiengo osoa emango lieke Bilbon, Donostian, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundietan, baina ez litzateke nahikoa izango Araban eta Gasteizen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea EAE Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Udal eta foru hauteskundeak 2023