Udal eta Foru Hauteskundeak -

balantzea

EH Bilduk ulertu du herritarrentzat 'azkarregi' zihoala 'aldaketa'

Hasier Arraiz legebiltzarkide eta Sorturen buruak azpimarratu du "Nafarroan aldaketaren ateak irekitzeko helburua" bete dutela eta koalizioa "indartuta" atera dela bozetatik.

Hasier Arraiz EH Bilduren legebiltzarkide eta Sorturen burua. Argazkia: EFE
Hasier Arraiz EH Bilduren legebiltzarkide eta Sorturen burua.
Arraizek adierazi du herritarrek esateko dutena entzungo dutela

1:21

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraiz EH Bilduren legebiltzarkide eta Sorturen buruak aitortu du udal eta foru hauteskundeen emaitzek agerian uzten dutela herritarrentzat "aldaketa politikoa azkarregi" zihoala, nahiz eta "beharrezkoa" izan.

Arraizek, EH Bildu koalizioa osatzen duten gainerako alderdi politikoetako ordezkariekin batera, Donostian emandako prentsaurreko batean azpimarratu duenez, "Nafarroan aldaketaren ateak irekitzeko helburua" bete dute, eta koalizioa "indartuta" atera da bozetatik.

"Herritarren mezua ulertu dugu", esan du. Era berean, hauteskunde hauetan ulertu omen dute "zeintzuk diren herri honetan gauzatu nahi dugun aldaketa politiko eta sozialerako oztopoak".

Horren harira, hauxe salatu du: "Aldaketa honen kontrako bloke politiko bat dago, geroz eta sendoagoa dena, eta EAJ da horren buruzagia, PSE-EEren eta PPren laguntzarekin". Gainera, "eskenatoki politikoan eragina duten bestelako eragile batzuen boterea eta gaitasuna" ere agerian geratu dela iritzi dio.

Horrekin batera, Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean aurreratu duen legez, koalizioak ulertu du herritarren mezua, EH Bilduk nahi duen "aldaketa politikoa beharrezkoa" dela, baina "mantsoago" egin beharra dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Hasier Arraiz berriak EH Bildu Nafarroa Udal eta foru hauteskundeak 2023