Udal eta Foru Hauteskundeak -

M24

Manuela Carmenak 'ziurtzat' jo du Madrilgo alkate berria izango dela

Madrilgo Udala gobernatzeko akordioa nola egingo duten ez du zehaztu, baina alkate izateko bidea “aldapa behera” ikusten duela azpimarratu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuela Carmena Ahora Madrid plataformako zerrendaburuak “ziurtzat” eman du Madrilgo alkate berria izango dela, goizean, Miguel Carmona PSOEko  hautagaiarekin hitz egin ondoren.

Madrilgo Udala gobernatzeko akordioa nola egingo duten ez du zehaztu, baina alkate izateko bidea “aldapa behera” ikusten duela azpimarratu du.

Manuela Carmena eta Miguel Carmona “pozik” daude lortutako emaitzekin: Ahora Madridek 20 eserleku eskuratu ditu, PPk baino bat gutxiago. PSOEk bederatzi ordezkari izango ditu Madrilgo Udalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea