Udal eta Foru Hauteskundeak -

M24 Hauteskundeak

Uriarte: 'Ahal Dugu ez da bere erroetatik milimetro bat ere mugituko'

Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusiaren iritziz, Podemosek Juan Carlos Monedero buruzagi ohiaren ekarpenak behar ditu oraindik ere, Monederok, "begian hatzamarra sartzen zigulako".

Podemos Euskadik Barakaldon eman dio hasiera hauteskunde kanpainari

0:54

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Uriarte Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusiaren iritziz, Podemosek Juan Carlos Monedero buruzagi ohiaren ekarpenak behar ditu oraindik ere, Monederok, "begian hatzamarra sartzen zigulako". Gaineratu duenez, Ahal Dugu ez da bere erroetatik “milimetro bat ere” mugituko.

Barakaldoko Herriko Plazan hasi du Ahal Dugu Euskadik bere hauteskunde kanpaina. Bertan "jai" bat antolatu du Ahal Duguk, Barakaldo baita, Uriarteren hitzetan, alderdiak Euskadin duen “zirkulu handi, indartsu eta jendetsuena”.

Bere hitzaldian, Juan Carlos Monedero Podemoseko buruzagi ohia ekarri du gogora. Azaldu duenez, kanpaina hasierako ekitaldira gonbidatu zuen, baina “gauzak okertu egin dira, eta ez daude guk nahi izango genukeen bezala”. Hala ere, berretsi du Ahal Duguren proiektua ez dela “bidetik aterako”.

“Mezu bat igorri nahi diot Monederori: ez dezala beldurrik izan, kaleko jendea hemen gaudelako. Ez goaz inora, eta proiektu hau ez da bere erroetatik aterako”.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea