Udal eta Foru Hauteskundeak -

PP

Miren Albisturrek azpimarratu du ez duela EH Bildurekin itunik egingo

PPren Donostiako alkategaiak adierazi du alkatetza lortzen badu berehala ekingo diola, haren ustez, hiriarentzat hil ala bizikoak diren proiektuak garatzeari.

Miren Albistur PPren Donostiako alkategaia. Argazkia: EiTB
Miren Albistur PPren Donostiako alkategaia. Argazkia: EiTB
Miren Albistur PPren Donostiako alkategaia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Albistur PPren Donostiako alkategaiak azpimarratu du ez duela EH Bildurekin inolako itunik egingo eta galdegin du ea benetan beharrezkoa zen hori argitzea.

Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeei begira, bere zerrenda aurkeztu du Miren Albisturrek eta bertan izango dira, besteak beste, Jose Luis Arrue, Txema Murgiondo, Maria Jose Usandizaga, David Hernández, Almudena Gandasegui, Coro Beñaran, Oscar Intxausti, Mari Luz Angalda eta Manuel Palacio.

Gaurko ekitaldian, Alderdi Popularreko hainbat buruzagiren babesa jaso du PPren Donostiako alkategaiak; izan ere, ekitaldian izan dira Jose Manuel Margallo Atzerri Gaietarako Espainiako ministroa, Arantza Quiroga Euskadiko popularren presidentea, Nerea Llanos Euskadiko PPko idazkari nagusia eta Borja Semper Gipuzkoako popularren presidentea.

Hitzaldiaren hasieran, aurreko agerraldi batean egindako adierazpenak argitu nahi izan ditu. Orduan, hiriko proiektuak aurrera ateratzeko akordioak lortzearen alde agertu zen, alderdien siglak edota erakundeetan agintean daudenak edozein izanik ere. "Beharrezkoa al da Alderdi Popularraren aukera ez dela EH Bildurekin itunak egitea esatea? Benetan beharrezkoa da?", galdegin du. Ondoren, argi eta garbi utzi du ez duela EH Bildurekin inolako itunik egingo.

Bestalde, botoa EAJri ez emateko eskatu die donostiarrei: "ez zaitezte engainatzen utzi beren promesengatik eta ezta hiriaren salbatzaile gisa erakusten duten irudiagatik ere, ez baita horrela".

Udal kudeaketari dagokionez, Donostian akordioaren bidea zabaldu nahi duela esan du. Halaber, PPren Donostiako alkategaiak adierazi du alkatetza lortzen badu berehala ekingo diola, haren ustez, hiriarentzat hil ala bizikoak diren proiektuak garatzeari; hala nola, Donostia 2016, Tabakalera, Anoeta, autobus geltokia, Abiadura Handiko Trena, Carlos I.a saihesbidea, Donostialdeko metroa eta Txomin-Enea.

Hori dela eta, berretsi du beste alderdiekin "akordio puntualak" lortzeko lan egin behar dela hiriko proiektuak aurrera ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Udal eta Foru hauteskundeak 2015