Udal eta Foru Hauteskundeak -
EH Bildu
Dani Maeztu, EH Bilduren Durangoko alkategaia
Hirugarrenez aurkeztuko da Bizkaiko udalerriko alkate izateko. Maeztuk Durangoko Udaleko eta Legebiltzarreko lanak uztartuko ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Dani Maeztu legebiltzarkidea izango da EH Bilduren Durangoko alkategaia maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeei begira. EAJri alkatetza kentzen ahaleginduko da koalizio abertzalea.
EH Bilduk jakinarazi duenez, 40 urteko abokatuak Durangoko Udaleko eta Legebiltzarreko lanak uztartuko ditu.
Maeztu Durangoko alkate izateko aurkezten den hirugarren aldia da.
Alkategaiak adierazi duenez, proiektu "zaila" izanik ere, "ilusioa" eragiten dio. Halaber, aldaketa sozial zein politikoa ekar dezakeela uste du.
EH Bildu, Iruñean: 'Hau da Erregimenari min gehien egiten dion zerrenda'