Udal eta Foru Hauteskundeak -

Aurre-kanpainako giroa

Esparza: 'Nafarroako estatusa boto-eskukada baten mende gera daiteke'

Nafarroako Gobernuko Presidentetzarako UPNko hautagaiak ohartarazi duenez, agertu berri diren alderdiak (Podemos edo Ciudadanos) "ez du ematen autogobernua errespetatzeko prest daudenik".

Esparza, UPNko zerrendakideekin batera. Argazkia: UPN
Esparza, UPNko zerrendakideekin batera. Argazkia: UPN

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Esparza Nafarroako Gobernuko Presidentetzarako UPNko hautagaiak gaur ohartarazi duenez, Nafarroako errealitate instituzionala "boto-eskukada baten mende gera daiteke", eta agertu berri diren alderdiei aipamena eginda (Podemos edo Ciudadanos), Esparzak nabarmendu duenez, "ez du ematen autogobernua errespetatzeko prest daudenik".

"Podemosek euskal nazionalista erradikalen esku utzi nahi digu, eta Ciudadanosek hitzarmen ekonomikoa erabiltzen du existitzen ez diren pribilegio batzuen jabe garela esateko", salatu du. Nafarroako Parlamenturako UPNko zerrenda osatzen duten hautagaien aurkezpenean izan da Esparza.

Halaber, UPNko buruak azpimarratu duenez, bere helburu nagusia da "Nafarroa lurralde askea izaten jarraitzea, identitate propioarekin, historiarekiko errespetua izatea, eta berrikuntzei irekita egotea".

"Nafarroarako hauteskunde bereziki garrantzitsuei aurre egingo diegu", iragarri du. "Euskal nazionalismoaren asmo anexionisten aurrean, gizartearen gehiengoak beti argi utzi du Nafarroa Nafarroa izaten jarraitzea nahi duela", gaineratu du.

"Aurtengo hauteskundeak giro berezian ospatuko dira, herritarrek politikarekiko deseingainua hartu baitute, krisi ekonomikoak eta ustelkeria kasu anitzek eskatzen zuten erantzunek ez dutelako arazoa konpondu", esan du Esparzak.

"Eta horrek bidea erraztu die alderdi politiko berriei, eta dirudienez, konforme ez dagoen zenbaiten botoa jasoko dute", iragarri du, "eta horrek gobernu, udal eta parlamentu anitzagoak sortuko ditu, baina ezegonkorragoak ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea